Albisteak

Euskadirako Gobernu Irekiaren Ekintza Plana lankidetza-laneko bi urterako prestatuta geratu da

Argitalpen-data: 

OGP Euskadi ekimeneko erakundeek Euskadirako Gobernu Irekiaren 2018-2020 aldiko Ekintza Plana onartu dute lankidetzan, eta konpromisoetan finkatutako zereginak egiteko lantaldeak osatu dituzte.

Bi urterako Ekintza Planeko bost konpromisoak honako hauek dira:

  1. Kontuak ematea agintaldiko planen bidez
  2. Open data Euskadi eta Linked open data
  3. Herritarren parte-hartzearen I-laba Euskadin
  4. Open Eskola: herritarrentzat irekitako eskola
  5. Integritatearen euskal sistema

Konpromiso batzuetan lagundu nahi duten pertsonek irekian lagundu ahal izango dute OGP Euskadi ekimenaren webgunearen bitartez eta aldizka deituko diren foro irekien bitartez. Gainera, OGP Euskadi ekimenaren inguruko nobedadeen berri izateko aukera dago, plataforman bertan izena ematearen bidez.