Albisteak

Euskadiko OGP Foro Erregularrak konpromisoen araberako lantaldeen aurrerapenak aztertu zituen

Argitalpen-data: 

Foro Erregularra iragan azaroaren 15ean batzartu zen, OGP Ekintza Plana Euskadi delakoaren exekuzio prozesua euskal biztanleen eta erakundeen artean bultzatzeko xedearekin.

Proiektua sustatu duten zazpi erakundetako ordezkariak bertaratu ziren bilerara (Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak eta Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalak). Horien alboan, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren gidaritzapean garaturiko autoaukeratze-prozesuan aukeraturiko biztanleriaren 7 ordezkariak egon ziren ere: Mestiza Elkartea, Emakumearen Kontseilua, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Sareen Sarea, Vitoria-Gasteizko kontzejuak, Osoigo Plataforma eta Foro Erregularrari ikuspuntu teknikoa ematen dioten Gobernu Irekiaren arloko profesionalak.

Aurreko bileraren akta onartu ondoren, Ekintza Planaren biztanleriarako bertsioa banatu eta gainbegiratu zen. Eguneratze hori beharrezkoa zen, konpromisoen araberako 5 lantaldeak sortu eta tokiko gobernuak babesteko OGPren unitateak egindako iruzkinak jaso ondoren. Aipatu bertsioa iragan urriaren 30ean bidali zen eta konpromisoen araberako 5 lantaldeek hemendik aurrera egingo duten lanaren abiapuntua da.

Aipatu zen ere Foro Erregularraren ordezkaritza bat OGPrekin batzartu zela, Madrilen, azaroaren 6an, planaren inguruko hasierako zenbait iritsi positibo jasotzeko. Handizalea zela eta aukera bikainak eskaintzeko gaitasuna zuela adierazi zuten.

Hasierako iruzkinen ostean, konpromisoen araberako lantalde bakoitzeko arduradunek beren lanen egoera azaldu zuten, bai eta Foro Erregularraren barruko gardentasun- eta atzeraelikadura-dinamika bati jarraiki egingo diren kontratazioak ere.

Bileran, halaber, Foro Erregularreko kideek hemendik aurrera jokatu beharko duten papera aztertu zen. Horrez gain, konpromisoen araberako lantaldetan konpromiso bakoitzak planteatzen dituen erronken konponbidea bilatzeko eta transmititzeko prozesuko kide aktibo gisa inplikatzea -ordezkari bakoitzaren aukeren neurrian- oso garrantzitsua izan daitekeela nabarmendu zen ere.