Albisteak

OGP Euskadik elkarlaneko bilera ireki batera gonbidatzen ditu herritarrak 2018 - 2020 Ekintza Planaren konpromisoak zehazteko.

Argitalpen-data: 

ogp.jpg

OGP Euskadi (Open Government Partnership – Gobernu Irekirako Aliantza) proiekturako Foro Erregularrak herritarrak gonbidatu ditu elkarlaneko bilera ireki batera 2018 – 2020 Ekintza Planaren konpromisoak zehazteko.

Foro Erregularrean instituzioen eta gizarte zibilaren artean aurrez hautatutako konpromisoak kontrastatu, osatu eta zehaztu egingo dira Foro Irekiak herritarrekin izango duen bileran "antolatua eta antolatu gabea", datorren uztailaren 2an, Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon. EMAN IZENA!

Pasadan apiriletik, Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) sustatzen duen Tokiko Gobernuen Programaren kidea da, eta mundu osoko 20 tokiko gobernuk osatzen duten nazioarteko sare honetan parte hartzen du.

Ordutik, gizarte zibileko hainbat eragile eta pertsonarekin lanean ari gara, modu zabal eta parte – hartzailean, gobernu irekia garatzen eta sakontzen lagunduko digun Ekintza Plana lantzen ari gara. Plan honen bidez euskal erakundeen eta herritarren elkarlanari bidea emango dioten proiektuak sustatuko ditugu.

OGP-aren metodologiari jarraiki, Planean txertatzeko konpromisoen aurre-proposamen edo zirriborro bat garatu dugu, zurekin landu eta zehaztu nahi duguna uztailaren 2an izango dugun lan saioan. Planak Euskadi gobernatzeko moduan zinezko eragina izatea nahi badugu, beharrezkoa baita konpromisoen diseinu fase honetan ahalik eta begirada eta ñabardura gehien kontuan hartzea.


Zure ikuspuntua eta kezkak ekartzeko, eta nahi dituzun ekarpenak egiteko aukera izango duzu eztabaidarako eta elkar – sorkuntzarako antolatu ditugun mahai honetako batean:

  • Kontu – ematea, agintaldi - planen bitartez
  • Herritarrentzako zerbitzuak  Open data Euskadi eta Linked open data bitartez
  • Euskadin herritarren parte-hartzerako ilab-a
  • Open Eskola (Herritartasunerako eskola irekia)
  • Integritatearen Euskal Sistema


OGP EUSKADIN

OGP-k Euskadi hautatu du Tokiko Gobernuen Programan parte hartuko duten mundu osoko 20 eskualdeen artean. Hautagaitza batera aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiek eta Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Udalek, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Matia Fundazioak, EGK-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkarteak ere babestu dute. Gobernu Irekirako Aliantza erreferentziako nazioarteko erakunde bat da eta gobernu “irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak” sustatzeko tresnak garatzea eta ebaluatzea da bere helburua.

 

ZER DA OGP?

Klikatu azalpen bideoa ikusteko

OGP web-orria: http://www.ogp.euskadi.eus/hasiera/

Planaren konpromisoak zehazteko lan saioa:

- Noiz: Uztailak 2, 10:00etatik 13:00ak arte

- Non: Euskadiko Artxibo Historikoa (María Díaz Haroko Kalea, 3, 48013 Bilbao, Bizkaia)

EMAN IZENA!