Albisteak

OGP Euskadik gonbidapena luzatu nahi die herritarrei 2018-2020 Ekintza Plana ezartzeko konpromiso-taldeetan parte har dezaten

Argitalpen-data: 

OGP Euskadi ekimeneko erakundeek gonbidapena luzatu nahi diete herritarrei 2018-2020 Ekintza Plana ezartzeko konpromiso-taldeetan parte har dezaten, joan den ekainean Ohiko Bileran eta Foro Irekian hartutako akordioei jarraipena emateko. 

Plana prestatzeko lankidetzako prozesuaren ostean, honako hauek dira Ekintza Plana osatzen duten bost konpromisoak:

1.- Kontuak ematea agintaldiko planen bidez

2.- Open data Euskadi eta Linked Open data

3.- Herritarren parte-hartzearen ilab-a Euskadin

4.- Open Eskola: herritarrentzat irekitako eskola

5.- Integritatearen euskal sistema

Parte hartu nahi dutenek ideiak eman ditzakete, gaiari buruz herritarrek, adituek zein erakundeek dituzten ikuspuntuak jaso ahal izateko.

Izen-ematea OGP Euskadiren webgunean egin daiteke http://www.ogp.euskadi.eus/ogp-konpromisoak/-/konpromisoak-egindako-taldeak/, Planaren bost konpromisoetako bat aukeratuta eta eskatzen diren datuak web-orrialde horretan adierazten den helbide elektronikora bidalita 2018ko urriaren 14a baino lehen.