Albisteak

3. Konpromisoaren lantaldeak I-lab foro irekira gonbidatzen zaitu

Argitalpen-data: 

Euskadiko Gobernu Irekirako Aliantzatik (OGP) ekainaren 20an, Bilbon, burutuko dugun lan saiora gonbidatu nahi zaitugu. Publiko orokorrari irekitako jardunaldia izango da hau, eta herritarren parte-hartzearen alorrean berrikuntza eta ikuspuntu berriekiko interesa duen pertsona orori zuzenduta dago. 

OGP nazioarteko erakundea da eta gobernu irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak sustatzeko tresnak garatzea eta ebaluatzea da bere xedea. 3. Konpromisoak herritarren parte-hartzearen inguruko berrikuntza publikoko laborategia sortzea du helburu, Euskadiko herritarren parte-hartzearen I-laba. 2018ko urritik hona, K3 taldea osatzen duten pertsona, eragile eta erakundeek beraien ikuspuntua mahai gainean jarri eta etorkizuneko Ilab-aren oinarriak zehaztu dituzte. 

Jardunaldi honetan orain arte egindako lana ezagutzera eman eta adostutako edukiak aurkeztu nahi ditugu, hiritarrekin, erakundeekin eta bestelako eragileekin eztabaidatzeko. Orain arte egindako lanaren azalpen labur bat bidaltzen dizugu erantsita, eta baita taldearen nondik norakoak ezagutzeko bideo hau.

Foroa 2018ko Elkarlan eta Open Data Euskadi sariekin batera gauzatuko da. Elkarlan sariek balio publikoa sortzen duten eta herritarrek bultzatutakoak diren proiektu berritzaileak saritzen ditu; eta Open Data Euskadi sariak aldiz, euskal erakundeen datu publikoak irekitzea helburu duten ideia eta aplikazioekiko aitorpena dira. 

Data: ekainak 20, 10:00 - 13:30

Lekua: Euskadiko Artxibo Historikoa (María Díaz Haro 3, Bilbo) 

Izena eman