Albisteak

OGP Euskadi Konpromiso#5. Erantzun inkesta eta lagun iezaguzu zuzentasun eta etika publikoaren eredua sortzen!

Argitalpen-data: 

Gai hauei buruz zure iritzia jakin nahi dugu: administrazio publikoan lan egiten duten pertsona ororen jarduerak gidatuko dituen printzipioak; zeintzuk dira zuzentasun sistema osatzen duten elementuak; eta nola indartu herritarren konfiantza euren administrazioengan.

Sakatu hemen

Zure iritzia ezinbestekoa da zuzentasun eta etika publikoaren eredua elkarrekin sortzeko; etikaren inguruko zure kezkak jakiteko; zein ekarpen egin ditzakezun ereduaren ezarpenean eta hobekuntzan.

Boluntarioa izango da erantzutea eta tratamendu konfidentziala izango dute jasotako erantzunek. Aurreikusi dugunaren arabera, inkesta betetzeak 10-12 minutu emango dizu.

Inkesta betetzeko aukera izango dute herritar guztiek, martxoaren 29a baino lehen egiten badute.

Open Goverment Partnership-en (OGP) parte hartzen du Euskadik, eta horren ildora egiten ari da aurrean duzun galdetegia. OGP-k konpromiso zehatzak finkatzea nahi du: gardentasuna sustatzeko, herritarrak trebatzeko, etika publikoa sustatzeko eta teknologia berrien bidez gobernagarritasuna indartzeko.