Albisteak

OGPren Laguntza Unitatearen gidalibururako materialak

Argitalpen-data: 

  • OGPren eskuliburua: Parte-hartzaileentzako arauak eta orientabidea . 2019rako OGPren Eskuliburu honek Harremanetarako Puntuen Eskuliburua ordezkatuko du. Agiri hau diseinatuta dago, hain zuzen, publiko zabalago batengana iristeko, baina POC eskuliburuaren antzeko edukia eta formatua dauzka. Besteak beste, alderdi hauei buruzko informazioa aurkituko duzu: OGPren egutegia; atzerapenei buruzko arauak; hauteskundeetan eta trantsizio-inguruabarretan prozesuak indartzeko aholkuak eta ekintza-plana eta autoebaluazio-txostena gauzatzekok orientabidea. Gainera, lehendabiziko aldiz sartu dira, batetik, arau eta jarraibide batzuk nahitaezko online biltegia nola garatu jakiteko eta, bestetik, OGPn parte hartzen duten gobernu guztiek bete behar dituzten gutxieneko betekizunak (Agiri hau testu hutsezko ingelesezko bertsioa da. Gaztelaniazko bertsioa, diseinu jakin batekin, laster egongo da eskuragarri).
  • 2018-2022 aldirako egutegia . OGPrako egutegi eguneratua da. Egutegi hau eskuliburuan ere badago, baina bertsio honetako formatua irakurtzea errazagoa da.

o   Hona hemen, dena den, kontuan hartu beharreko aldaketa garrantzitsu bi:

§  Hemendik aurrera, gobernuek Autoebaluazio Txosten bakarra bete beharko dute ekintza-plan bakoitzaren amaieran; bi urteko inplementazio-zikloa osatzean, hain zuzen.

§  Ebaluazio Mekanismo Independenteak (IRM) bi txosten sortuko ditu bi urteko ekintza-planaren zikloak iraun bitartean. Batetik, diseinuari buruzko txosten bat, honako alderdi hauek ebaluatuko dituena: sorrera-prozesu bateratua, ekintza-planaren irismena eta konpromisoen diseinua. Txosten hori ekintza-plana aurkeztu eta hurrengo urteko maiatzaren eta uztailaren artean argitaratuko da. Bestetik, inplementazioari buruzko txosten bat. Ekintza-plana inplementatzeko bi urteko aldian zehar lortutako emaitzak eta aurrerabidea aztertzen ditu, eta ekintza plana inplementatzeko zikloa amaitu eta bederatzi hilabetera argitaratuko da.