Agenda

#OpenGovWeek asteko ekitaldia: Nola gutxitu eta saihestu berri faltsuak?

Irekia-tik hausnarketa partekatu baterako prozesu parte-hartzaile bat aurkezten dugu,  #OpenGovWeek astearen barruan, gai honen inguruan: nola saihetsi eta murriztu berri faltsuen difusioa. Prozesu honen helburua herritarrek albiste faltsuen saretzearen eta saihestearen inguruko proposamenak helarazteko aukera zabaldu eta jasotako ideia guztiekin lehen borradore bat osatzea da.

Eztabaida ixteko, Irekiak ekitaldi presentzial bat antolatu du Bilboko Bilborock aretoan. Ekitaldia martxoaren 13an ospatuko da, 17:30ean hasi eta 19:30ak bitarte. Ekitaldi presentzial honetan, berri faltsuetan adituak diren 4 profesionalen ikuspuntua entzuteaz gain, aurkezpen fasean jasotako proposamen guztiak aurkeztuko dira eta akzio planean gehituko diren herritarren proposamenak sakonduko dira.

Parte hartu eztabaida honetan zure iruzkinekin:

Nola gutxitu eta saihestu berri faltsuak?

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1203?stage=presentation

Ekitaldi-mota:
Jardunaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
02:00
Ordutegia:
17:30-19:30
Bilborock Aretoa
La Merced
BilbaoBizkaia (Espaa)