Konpromiso taldeak

Herritarren parte-hartzearen ilab-a Euskadin

Helburua da herritarren parte-hartzearen ilab-a sortzea Euskadin

1. Konpromisoaren deskribapena (zertan datzan, jomugak, emaitzak, epeak...)

Izenburua: Herritarren parte-hartzeari buruzko berrikuntza publikoko laborategia sortzea (herritarren parte-hartzearen ilab-a Euskadin).

Deskribapena: Helburua da herritarren parte-hartzearen ilab-a sortzea Euskadin, honako hauetan oinarrituta:

• lankidetza publiko-pribatua: balio publikoa batera sortzeko herritarren parte-hartzearen gainean ikasteko espazioa izatea
•berrikuntzak esperimentatzea herritarren parte-hartzean, eskala txikiko proiektu pilotuen sustapenaren eta horien testatzearen bidez

•enpatizatzeko, definitzeko, asmatzeko, ereduak ezartzeko eta testatzeko aukera ematen duten metodologia berritzaileak eta sortzaileak erabiltzea

•arriskua kudeatzea; horren bidez, administrazioek hobeto esperimentatuko eta toleratuko dute porrota, herritarren artean duen eragina gutxitzearen ondorioz

•berrikuntza publikoarekiko konpromisoa, gobernu onerako: integritatea, gardentasuna, kontuak ematea eta lankidetza eraikitzailea

erakundeen arteko erreferentea duen jarduketa, jardunbide egokiak zabaltzeko

Irismena: Zeharkakoa. Euskal administrazio guztien parte-hartzearekin, beren interesen arabera.

Helburu orokorra: Euskadin euskal administrazio guztientzat eta egitura zibikoarentzat erreferentziazkoa den herritarren parte-hartzean berrikuntza publikoa suspertzeko foro egonkorra eratzea, jardunbide egokiak orokortzeko.

Helburu operatiboak / emaitzak:

Euskadin parte-hartzeko ilab-aren bidez:

• ikusminak trukatu eta lankidetzan jardungo dute eragile instituzional eta zibikoek, herritarrek parte hartzeko printzipio, eredu, kanal, metodologia eta jardunbideen inguruan

• herritarrek parte hartzeko eta lankidetza publiko-pribaturako kanal, metodo eta eredu berriak frogatuko dira egiaztatutako esperimentazioaren bidez, erronkak ekartzen dituzten esparruetan, balioa sortu ahal izateko eta balio hori jardunbide egoki gisa orokortzeko

• parte-hartzerako tresna-kutxak garatzea, erabilera partekatua duten eta testatutako kasuei aplikatu ahal zaizkien tresna-kutxak, alegia
• ahaleginak zehaztu eta koordinatuko dira parte-hartzearen gaineko berrikuntza publikoan, eta proposamen publiko edo pribatuak bideratuko dira
murriztu egingo da erakunde-esparruan gobernamendu-eredu berriak esperimentatzeko arriskuari zaion beldurra
• gobernu onerako lankidetza publiko eta pribatuaren birtualtasunak ereduz adieraziko dira

Eginkizunak/jomugak:

1) “Euskadiko herritarren parte-hartzearen ilab-a” herritarren parte-hartzea duen erakundeen arteko laborategia sortzea, foro informal gisa baina berrikuntzarekin eta jardunbide egokiak zabaltzearekin konpromisoa duen foro egonkor gisa


- Kudeaketa-eredua zehaztu eta formalizatzea beharrezkoa da. Harreman-sistema, zeharkakotasuna eta dimentsio-aniztasuna kontuan hartuta, sektore-aniztasunaren aldean


- Tokiko ikuspegia txertatu behar da, hau da, jendearen egunerokotasunean eragin

2) Munduan eta OGP bazkideetan herritarren partaidetzaren jardunbide berritzaileak (esperientzia, proiektuak, eragileak) mapatzea, eta gainera tokiko eremuan proiektuak eta eragileak identifikatzea eta aztertzea

- Behatoki lotua – bilatzen ikastea vs mapatzea

3) Interesgarriak izan arren arriskua duten edo eztabaidatuak diren, herritarren intereseko arloetatik sortu diren edo herritarren erantzuna edo inplikazioa behar duten eta gidatzeko, inplementatzeko eta ebaluatzeko bultzatzaile egokiak dituzten jardunbide berritzaileei buruz (zozketa bidezko kontsultak, parte-hartzezko aurrekontuak, parte hartzeko plataforma birtualak, elkarlaneko zuzenbidea…) garatu beharreko pilotuak identifikatzea

- Proiektu horiei erantzuteko zein beharrizan edo zailtasun dagoen identifikatzea

- Etorkizunerako deialdia egitea: zein pertsonarengana ez da hurbilduko?


4) 4 pilotu abiarazi behar dira; “zer” eta “nola” jorratzen lan egindako urte bakoitzeko bi. Konpromisoak identifikatzeko prozesuan, aztertu beharreko zenbait interes zehaztu dira:

- “Nola” jorratzean:

i. gazteen, immigranteen, nesken... (edozeinen?) parte hartzea aktibatzeko kanalak, hizkera inklusiboa

ii. zozketa bidezko kontsulta eraginkorra egiteko baldintzak
iii parte hartzeko aurrekontuak prestatzeko prozesuetan balioa sortzeko baldintzak


- “Zer” jorratzean:

i. kontratu kontzienteei aplikatutako elkarlaneko zuzenbidearen filosofia esperimentatzea, etxebizitzaren alokairuen eremuan, hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko alternatiba gisa
ii. gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek parte hartzeko plataformak, eta, horretarako, gizarte-zerbitzuen mapari, prestazioen katalogoari eta beraiei dagozkien zerbitzuei buruzko informazioa identifikatzea, bai eta elkarrekintzako aukerak ere

Edonola ere, helburua da metodologiak testatzea, jardunbide egokiak ezagutu eta horien balioa agerraraztea... Beraz, lantaldeak gaiak eta esparruak adosteko tartea izango du


5) Emaitzen eta eraginen ebaluazio partaidetua

6) Zabaldu beharreko parte hartzeko metodologia, tresna edo eredu berriak modelizatzea eta, horretarako, gidak, eskuliburuak eta orientazioak prestatzea, tresna ezberdinak elementu erabakigarriak izan daitezkeen horiekin doituz: prozesuaren irismena, lortu nahi den eragina, herritarren itxaropenak, erabil daitezkeen denbora eta baliabideak eta abar.

7) Hedapena/ikusgarritasuna sustatu behar dira: beste leku batzuetara begiratu behar da, aintzatespena edo esker ona (sariak) emateko

8) Jardunbide egokiak instituzionalizatzea

Epeak:

1-3 ekintzak: 2018ko irailetik 2019ko martxora

4. ekintza: Lehenengo 2 pilotuak abiaraztea 2019ko urtarriletik abendura

                 Bigarren 2 pilotuak abiaraztea 2019ko urtarriletik ekainera

5. eta 6. ekintzak: 2020ko urtarriletik uztailera

 

2. Nor izango da buru eta zergatik

Eusko Jaurlaritza, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren bidez; Gipuzkoako Foru Aldundia, Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritzaren bitartez eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia, guztiak ere Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriaren sustatzaile.

- Proiektu pilotuetan parte hartzeko prest dauden administrazioekin elkarlanean
- Ilab-ean parte hartzeko prest dauden pertsonekin edo herritarren erakundeekin lankidetzan.

3. Inplikatu beharreko erakunde eta pertsonak

Zuzenean jardungo duena: Bilboko Udala.

3 foru-aldundiak, 3 hiriburuetako udalak eta Eudel-Euskal Udalerrien Elkartea inplikatuko dira, erakunde publiko diren aldetik.

Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkartea.

Euskadiko hirugarren gizarte-sektoreko erakundeak.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

Eta dagoeneko Euskadin herritarren parte-hartzearen arloan lanean ari diren entitateak eta pertsonak, hala nola: Arantxa Mendiharat, Bherria, Cities Lab, Civersity, Coach&Play, ColaBoraBora, Conexiones Improbables, Emanhar, Globernance, Hirikilabs, Ibatuz, IIFAC-E, Komunikatik, Korapilatzen, Maraka, OSGilagunak, Parte Hartuz, Sinergiak, Solasgune, Tipi, Ubiqa, Urbanbat, Wikitoki, Zerbikas Fundazioa.

4. Konpromiso-mota

 Bertikala. Euskal administrazioek berritzeko lehentasunak identifikatuko dituzte eta interes handiena duten proiektu pilotuetan inplikatuko dira; ondorioek eta ereduek guztientzat balio izango dute.

5. Lantzen duen problematika

 Administrazio guztiok ari gara parte hartzeko prozesuak abiarazten. Hala ere, zenbait kasutan, erabiltzen diren kanal eta mekanismo tradizionalek beti ez dute interesa eragiten edo beti eragiten dute talde eta pertsona beretan. Helburua da ahalik eta jende gehienarengana heltzea eta balio publiko gehiago sortzea parte hartzeko prozesuetan, bai eta herritarrak aktibatzea ere kudeatzaile publikoen erabakian laguntzeko.

 Herritarren parte hartzeari dagokionez, administrazioek sustatutako parte-hartze prozesuetan nekea eta eszeptizismoa agertzen hasi dira (prozesu parte-hartzaileen ugaritasuna, helburu ez oso argiak, eragiteko gaitasun mugatua, ereduetan bikoizketak…), eta honek beharrezko egiten du gehien erabiltzen diren kanalak, metodoak eta tresnak birpentsatzea.

 Bestalde, parte hartzeko zenbait modu daude, Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zurian identifikatu bezala: parte-hartze politikoa, politikak eta programak diseinatu eta ebaluatzeko (herritarrak efikazia politikoan esku hartzen duten agenteak dira); zerbitzu publikoak diseinatu eta ebaluatzeko parte-hartzea (herritarrak zerbitzu publikoen erabiltzaileak dira); lankidetzan oinarritutako parte-hartzea (herritarrak balio publikoaren sortzaileak dira; lankidetzan jardun, batzeko). Helburua da hiru eremu publiko-pribatu horietan berritzaileak diren elkarlaneko jardunbideak sustatzea (parte-hartze politikoa, zerbitzu publikoak hobetzeko parte-hartzea, lankidetzako parte-hartzea) eta, horretarako, hainbat sentsibilitate eta ikuspegi sartzeko ahalegina egitea.

6. Balorazioa: Ekar dezakeen eragina

 Ekimen horren bidez, parte hartzeko eta herritarrek lankidetzan jarduteko jardunbideei heldu eta horiek zabaldu ahalko dira; izan ere, esperimentatu, modelizatu eta adostu egin dira, dagoeneko, eragile instituzional eta zibikoekin.

Hedapenerako gakoak, Foro Irekian landu direnak

Probatzen den horren gaineko ezarpenari buruzko protoko- loa ezarri behar da (ez dadila izan leku jakin batean egin- dako proba hutsa, jardunbide onak instituzionalizatzeko bidea baizik).

Espazio publiko eta pribatua izan behar da, hasieratik, ikas- teko, jolasteko eta akatsak egiteko beta emango duena. Normalean ez dagoen horrengana iristeko ahalegina egin behar da

Ilab-en pilotuak interes-arloetan edo herritarren erantzuna behar den tokietan (hezkuntza, etxebizitza...) zehaztu behar dira

Javier Bikandi (Director de Atención a la ciudadanía e innovación y mejora de la administración del Gobierno Vasco) y Gotzon Bernaola (Director de innovación pública de Innobasque-Agencia Vasca de innovación)-k konpromiso honen lidergoa onartzen du eta kontaktu-pertsona Goizalde Atxutegi da.

Izena emateko eta konpromiso honen lantaldean parte hartzeko posta elektronikoa bidali behar duzu hurrengo helbidera:

gatxutegi@innobasque.eus

hurrengo datuekin:

 

  • izena
  • abizenak
  • adina (30 urte baino gutxiago, 30-60, 60 urte baino gehiago)
  • eman nahi duzun ikuspegia: instituzional, aditu edo herritar
  • Esan iezaiguzu zer den parte hartzera animatzen zaituena

 

eta zurekin harremanetan jarriko gara lehenbailehen

Osatuta daude dagoeneko konpromiso taldeak. Ekintza Planaren konpromisoetan aurrerapenak kontrastatzeko egingo diren bileren edo deialdien berri jakiteko harpidetzeko asmoa baduzu, eman zure izena.

Azken aldaketako data: