Konpromiso taldeak

Integritatearen euskal sistema

Helburua da oinarriak ezartzea euskal administrazioen integritate-sistema inplementatzeko, gure erakundeen azpiegitura etikoa sendotuko duena, eta, horretarako, integritatearen politika sustatzea, baina ezin izango da legezkotasuna betetzera mugatu, alegia, urrats irmoak eman beharko ditu erakunde-integritateko esparrua eraikitzeko eta eraginkorra izateko eta, era berean, herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen onerako administrazioaren etekina hobetuko duen kudeaketa publikoan jardunbide egokiak ezarri eta garatzeko.

1. Konpromisoaren deskribapena (zertan datzan, jomugak, emaitzak, epeak...)

Izenburua: Integritatearen Euskal Sistema.

Deskribapena: Helburua da oinarriak ezartzea euskal administrazioen integritate-sistema inplementatzeko, gure erakundeen azpiegitura etikoa sendotuko duena, eta, horretarako, integritatearen politika sustatzea, baina ezin izango da legezkotasuna betetzera mugatu, alegia, urrats irmoak eman beharko ditu erakunde-integritateko esparrua eraikitzeko eta eraginkorra izateko eta, era berean, herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen onerako administrazioaren etekina hobetuko duen kudeaketa publikoan jardunbide egokiak ezarri eta garatzeko.

 Eraiki beharreko sistemak printzipioak, eredua eta askotariko tresna eta bitartekoak identifikatuko ditu, administrazio bakoitzaren autoantolaketarako aukera ekarriko dutenak, apurka antolakuntzaren kultura bat ezartzeko, honako xede hauekin:

• goi-kargudunen eta zuzendaritzako langile publikoen jokabide etikoa bermatzea eta, horretarako, bete behar dituzten jokabideko arau, balio eta printzipioak hartzea eta hura aplika daitekeela eta eraginkorra dela ziurtatzen duten berme-sistemak onartzea, besteak beste, kontsultarako, kexetarako edo salaketetarako postontziak, etika-batzordeak, pertsona salatzailea babesteko prozedurak, zehapen-araubideak eta abar

• administrazio publikoetako langileen jokabide etikoa bermatzea eta, horretarako, kodeak, jarduketa irregularrak salatzeko babes-sistemak, diskrezionalitatea eta arbitrariotasuna kontrolatzeko jarduketen prozedurak onartzea

• langile publikoen postuen hautaketa- eta hornidura-prozesuetan, kontratuen esleipenetan, diru-laguntzak ematean… jardunbide egokiak prebenitzea eta sustatzea.

• jarduera publikoaren kudeaketan arriskuez ohartarazten duten informazio-sistemak ezartzea. Kontua da aurreikusleak izatea eta erreaktiboak, zenbait egiaztapenen bidez
• Euskadin integritatearen kontrol eta jarraipenerako sistemak ezartzea

• integritatean oinarritutako hezkuntza-eredu bat garatzea

Sistemak euskal administrazio guztientzako oinarrizko estandarra jasoko du, eta beste estandar aurreratu bat, abiapuntuko egoera hobean daudenei aurrera egiten laguntzeko.

Irismena: Bertikala. Euskal administrazio guztien parte-hartzearekin, beren abiapuntuko mailaren arabera.

Helburu orokorra: Identifikatzea sistemako zein osagaik prebenitu eta detektatu ditzakeen integritaterik ezerako arriskuak, eta horiek saihesteko beharrezko jarduketa endogenoak eta exogenoak diseinatzea. Egiaztatu da gobernantza onaren bidez herrialdeek beren ongizatearen pertzepzio-indizeei eustea edo hobetzea lortu dutela, bai eta krisi ekonomikoan ere. Emaitzek erakusten dutenez, gobernantza hobea duten herrialdeetan bizi direnek beren bizitzekin pozago egoteaz gainera, gobernantzaren hobekuntzek aldaketa esanguratsuak ere eragin dituzte horiek egin diren herrialdeetako pertsonen bizi-kalitatean.

 Erakunde publikoen eredugarritasuna eta, batik bat, horietan herritarrei zerbitzu publikoaren eginkizunak betetzen dizkieten pertsonena balio handiko ezaugarria da erakundeen gaineko eta horietako zerbitzari publikoen gaineko konfiantza sendotzeko. Beharrezko gertatzen da, beraz, tresnak diseinatzea, herritarrek pertsona zerbitzari publikoen kudeaketan eta horien integritate pertsonalean duten konfiantza sendotu eta sortzeko.

Helburu operatiboak / emaitzak

Euskal integritate-sistema baten osagaiak garatzea, goi-kargudunen eta zuzendaritzako langile publikoen jokabide etikoa bermatuko duten printzipio, eredu, tresna eta mekanismoekin (bete behar dituzten jokabideko arau, balio eta printzipioak onartzeko eta horiek aplika daitezkeela eta eraginkorrak direla ziurtatzen duten berme-sistemak ezartzeko), horiek inplementatzeko eta kontrolatzeko arauak ezarri behar izatea baztertu gabe

• Integritatearen euskal sistema baten osagaiak garatzea, administrazio publikoetako langileen jokabide etikoa bermatuko duten printzipio, eredu, tresna eta mekanismoekin (jokabide-kodeak aintzat hartzeko; langile publikoek jarduketa irregularrak sala ditzaten babes-sistemak ezartzeko; diskrezionalitatea eta arbitrariotasuna kontrolatzeko jarduketen prozedurak ezartzeko...), horiek inplementatzeko eta kontrolatzeko arauak ezarri behar izatea baztertu gabe

• Integritatearen euskal sistema baten osagaiak garatzea, langile publikoen postuen hautaketa- eta hornidura-prozesuetan, kontratuen esleipenetan, diru-laguntzak ematean eta abarretan jardunbide egokiak sustatu dituzten printzipio, eredu, tresna eta mekanismoekin, horiek inplementatzeko eta kontrolatzeko arauak ezarri behar izatea baztertu gabe

• Euskadin integritatearen kontrol eta jarraipenerako sistemak diseinatzea

• Integritatean oinarritutako hezkuntza-eredu bat garatzea

Eginkizunak/jomugak:

1) Lurraldean eta OGP bazkideen artean integritate-sistemen jardunbide berritzaileak mapatzea

2) Herritarrekin kontrastatutako integritatearen euskal eredua definitzea

3) Euskadin integritatearen kontrol eta jarraipenerako sistema bat diseinatzea

4) Integritatean oinarritutako hezkuntza-eredu bat eta integritateari eta etika publikoari buruzko apurkako prestakuntza-programa bat diseinatzea

5) Kontrastatutako eta ebaluatutako esperientzia pilotua(k)

Epeak:

1. ekintza: 2018ko irailetik 2019ko urtarrilera

2. ekintza: 2019ko urtarriletik 2019ko irailera

3. eta 4. ekintzak: 2019ko ekainetik 2019ko irailera

5. ekintza: 2019ko urritik 2020ko ekainera


2. Nor izango da buru eta zergatik

 Gipuzkoako Foru Aldundia, integritate-sistema zabala baitu.


3. Inplikatu beharreko erakunde eta pertsonak

 Zuzenean jardungo duena: Arabako Foru Aldundia eta Bilboko Udala.

Eusko Jaurlaritza, 3 foru-aldundiak, hiriburuetako 3 udalak eta Eudel-Euskal Udalerrien Elkartea inplikatuko dira, erakunde publiko diren aldetik.

 Euskal administrazioetan dagoeneko badauden etika-batzordeetako kideak gonbidatuko dira parte hartzera, beren esperientzia eta integritate-sistemen hobekuntzari eta aurrerapenari egiten dizkieten ekarpenak ezagutzeko.

 Parte hartzeko prozesuan, Foro Irekiaren bidez, konpromisoaren garapenean parte hartzera gonbidatuko diren erakunde eta pertsonak identifikatuko dira.


4. Konpromiso-mota

 Bertikala. Ereduaren oinarriak partekatuko dira, apurka ezartzeko interesa duten administrazioetan.


5. Lantzen duen problematika

 Gobernantza onaren ideia, erakunde-ekintzaren ardatz gisa, antolamendu barneko erronketan ez ezik, antolamenduen arteko harremanetan ere zentratzen da, bai eta sozietate zibilarekin konpromisoak eta harremanak ehuntzen ere, eta hura politika publikoen sustapenaren, diseinuaren, betearazpenaren eta ebaluazioaren parte-hartzaile egiten du.

 Etika publikoak eta gobernantza onak dituzten tresna, prozedura eta tresnak etengabe ari dira bilakatzen, eta horrek diziplina hori berrikuntza praktiko gehieneko arloetako bat dela erakusten du. Hori dela eta, premia berrietara egokitu behar da eta aurrez aurre ditugun erronka berrien kontziente izan. Administrazioak herritarrek galdu duten konfiantza berreskuratu behar du, bai eta gizartearen etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko gaitasun estrategikoa eta haren eraketa demokratikoa ere, eta, horretarako, gizartea inplikarazi behar da, erronka eta etorkizuneko konpromiso horiek elkarrekin kudeatzeko, eta kudeaketa horretan esku hartzeko aukera duten gizarte-eragileen aniztasuna aitortu behar da, eta horien arteko mendekotasuna eragin behar da, erabaki publikoetan eta erantzukizunak hartzean lankidetza eta parte-hartzea eragiteko.

 Beraz, politika egiteko beste modu bat abiarazi behar dugu, administrazioak herritarrekin harremanetan egoteko eredu berria, parte-hartzea areagotzen duena, efizienteagoa, osoagoa eta gardenagoa.


6. Balorazioa: Ekar dezakeen eragina

 Etika publikoaren sistema sendo hori eratzen duten tresna eta mekanismo horiek modelizatu eta pixkanaka ezartzea funtsezkoa da erakunde publikoekiko konfiantza berreskuratu eta balio publikoa sortzean erantzunkidetasuna lortzeko; gakoak gizarte demokratikoan.

Hedapenerako gakoak, Foro Irekian landu direnak

Xedea ez da tresnak garatzea soilik, sistema bat modelizatzea eta ezartzea helburu izan behar da.

Sistemak estandarizatua egon behar du eta apurka aplikatze- koa izan behar du, etengabe alderdi sozialean doitzen.

Ez da baztertu behar etorkizunean lehendik dagoen araudian txertatzeko edo araudi berri bat (bere adierazleekin, kontrole- kin eta abarrekin eta zigor-sistema batekin) sustatzeko arautu ahal den hori aztertu ahal dela.

Sistemak ulergarria izan behar du

 Integritatean eta etika publikoan oinarritutako hezkuntza, hezkuntza-sisteman txertatzeko modua modelizatu behar da.

 

Goizeder Manotas (Directora de Modernización, Servicios y Sistemas para la Sociedad de la Información de la Diputación Foral de Gipuzkoa)-k konpromiso honen lidergoa onartzen du eta kontaktu-pertsona Haritz Ugarte da.

Izena emateko eta konpromiso honen lantaldean parte hartzeko posta elektronikoa bidali behar duzu hurrengo helbidera:

 hugarte@gipuzkoa.eus

hurrengo datuekin:

  • izena
  • abizenak
  • adina (30 urte baino gutxiago, 30-60, 60 urte baino gehiago)
  • eman nahi duzun ikuspegia: instituzional, aditu edo herritar
  • Esan iezaiguzu zer den parte hartzera animatzen zaituena

 eta zurekin harremanetan jarriko gara lehenbailehen.

Osatuta daude dagoeneko konpromiso taldeak. Ekintza Planaren konpromisoetan aurrerapenak kontrastatzeko egingo diren bileren edo deialdien berri jakiteko harpidetzeko asmoa baduzu, eman zure izena.

Azken aldaketako data: