Konpromiso taldeak

Kontuak ematea agintaldiko planen bidez.

Herritarrekin batera adostasunez eta lankidetzan prestatzea euskal erakundeentzat (autonomia-, foru- eta toki-mailakoak) agintaldiko konpromisoei buruzko informazioa argitaratzeko oinarrizko estandarra eta estandar aurreratua (zer, nola eta noiz; eta zer printzipiori  lotuta),  erakundearen  lurralde-mailaren  eta —udalen kasuan— tamainaren arabera parametrizagarria, honako alderdi hauek jasoko dituen jarraipen-metodoarenbidez: jarraipen-txostenak, herritarrekerrazulertzeko moduko jarraipen-adierazleen eta betetzeen bistaratzeen inguruko dataseten argitalpena; eta partaidetza eta komunikazio-plana, auditoretza sozial gisa.

1. Konpromisoaren deskribapena (zertan datzan, jomugak, emaitzak, epeak...)

Izenburua: Kontuak ematea agintaldiko planen bidez.

Deskribapena:Herritarrekin batera adostasunez eta lankidetzan prestatzea euskal erakundeentzat (autonomia-, foru- eta toki-mailakoak) agintaldiko konpromisoei buruzko informazioa argitaratzeko oinarrizko estandarra eta estandar aurreratua (zer, nola eta noiz; eta zer printzipiori lotuta), erakundearen lurralde-mailaren eta —udalen kasuan— tamainaren arabera parametrizagarria, honako alderdi hauek jasoko dituen jarraipen-metodoaren bidez: jarraipen-txostenak, herritarrek erraz ulertzeko moduko jarraipen-adierazleen eta betetzeen bistaratzeen inguruko dataseten argitalpena; eta partaidetza- eta komunikazio-plana, auditoretza sozial gisa. Konpromiso hori metatzailea da, eta, beraz, agintaldiko planaren inguruan, kontuak emateko baterako eredurako nahi diren ezaugarriak zehaztuko dira. Era berean, eskalagarria izango da (baliozkoa oraindik hasi ez denarentzat ere), eta, horretarako, mailak ezarriko dira, OGPk berak egiten duen bezala: oinarrizko estandarrak eta estandar aurreratuak. Kontuak emateko ereduak ezarriz gero, hausnartu egin beharko dugu antolakuntza-ereduari, egitura-ereduari, jarraipen-ereduari eta abarri buruz, erronka horiei erantzun dakien, eta, gainera, bi maila horiek bete daitezen.

Irismena: Zeharkakoa. Euskal administrazio guztiak, lurralde maila eta dimentsio bakoitzera egokituta

Helburu orokorra: Kontuak emateko praktika ezartzea, agintaldiko planen bidez, baita herritarren parte-hartzea ere haren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, gai publikoetan parte-hartze handiagoa duten herritarrak izateko

Helburu operatiboak / emaitzak:

1)  Agintaldiko planetan argitaratuko den informazioaren baterako egitura adostea, euskal administrazioaren mailetara egokituta, konpromisoen betetze mailaren, epean izandako desbideratzeen, gastuaren betearazpenaren eta ekintza bakoitzaren kalitate globalaren jarraipena egiteko aukera emango duena (emaitzak eta eraginak)
•  2030 Agendaren helburuei lotua
•  emaitzen eta eraginen neurketarako adierazleei (gizartea, generoa, ingurumena…) lotua
•  erakunde-maila guztietan lehentasunari eta herritarren kezkari buruzko adostasuna duten gaien dekalogo bat txertatuta
2)  Ekintza konprometituen aurrerapenaren online jarraipen xehaturako plataforma baten alderdi funtzionala definitzea (balizko berrerabileraren ikuspegitik), elementu grafiko interaktiboetan oinarrituta.
Politiken hartzaileak segmentatzea eta informazio-kanalak interesetara egokitzea, auditoretza sozialeko parte hartzeko prozesuak barne. Auditoretza sozial bat bermatzeko gakoak identifikatzea.
3)  Gure administrazioetako kulturan proiektuen bilakaera herritarren iritziarekin erkatzeko ohitura sartzea.

Eginkizunak/jomugak:

1) Lurralde-maila eta dimentsio bakoitzera egokitutako agintaldiko planek bete behar dituzten irizpide komunak adostea eta, horretarako, administrazio-maila guztiek parte hartzea eta herritarrek kontrastea egitea

2) Agintaldiko planak betetzeari buruzko jarraipen-mekanismoek bete beharreko baldintza komunak adostea, auditoretza sozial gisa

3) Balizko berrerabileraren ikuspuntutik, agintaldiko planaren plataforma alderdi funtzionalean definitzea

4) Agintaldiko planaren jarraipenean parte hartzeko/komunikatzeko gakoak identifikatzea (auditoretza sozialaren eredua)

5) Emaitzak aldizka argitaratzeko eskema garatzea

6) Aldizkako komunikazio-produktuak diseinatzea (sei hilekoa / urtekoa / agintaldiaren amaierakoa)

7) Lagin pilotua ezartzea (udal-hauteskundeen ostean)

8) Pilotuen ebaluazioa egitea

Epeak:

1-6 ekintzak: 2018ko irailetik 2019ko maiatzera

7. ekintza: 2019ko maiatzetik aurrera

8. ekintza: 2020ko uztaila

2. Nor izango da buru eta zergatik

Eusko Jaurlaritza, Lehendakaritzako Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaren bidez. Eusko Jaurlaritzak Gobernu Programaren jarraipen-eredua du garatuta eta hori izango da abiapuntua.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Behatokiaren bitartez, dagoeneko Plan Estrategikoari lotutako eredu bat baliatzen baitu kontuak emateko, jarraipenaren adierazleekin eta parte-hartze bidezko auditoretza sozialekin.

3. Inplikatu beharreko erakunde eta pertsonak

Zuzenean jardungo dutenak: Donostiako Udala, Gasteizko Udala eta Bilboko Udala.

 Foru eta toki mailako gainerako administrazioek ere inplikatu beharko dute, lurralde maila horietara egokitzeko eta dimentsio txikiko toki mailakoak ere tartean sartzeko, premia guztiak jaso daitezen; beraz, Eudelen lankidetza ere beharrezkoa izango da.

Herritarrek parte hartuko dute, herritar antolatuen eta antolatu gabeen inplikazioaren bidez, eta, horrela, beren ikuspegia eta sentsibilitate desberdinak jasoko dira.

 Parte hartzeko prozesuan, foro irekiaren bidez, konpromisoaren garapenean parte hartzera gonbidatuko diren erakunde eta pertsonak identifikatuko dira.

4. Konpromiso-mota

Bertikala. Agintaldiko planen kontuak emateko, kultura bat eta baterako metodo batzuk ezarri behar dira administrazioko hiru lurralde mailetarako, herritarrek erraz ulertzeko modukoak izateko eta beren parte-hartzea sustatzeko gai publikoetan.

5. Lantzen duen problematika

19/2013 Legeak, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoak, administrazio guztiak behartzen ditu helburu zehatzak ezartzen dituzten urteko eta urte anitzeko planak eta programak argitaratzera, bai eta horiek betearazteko aurreikusitako jarduerak, baliabideak eta denbora ere, eta horien betetze maila eta emaitzak ere bai (neurketa- eta balioespen-adierazleak) (6.2. artikulua).

 2/2016 Legeak, Euskadiko Tokiko Erakundeenak, publizitate aktiboko betebehar gisa ezartzen du gobernu-planaren, agintaldiko planaren edo jarduteko udal-planaren argitalpena, halakorik egonez gero, eta, aldian behin, haren betetze mailarena. (52.1.c) artikulua).

 Hala ere, arau horrek ez du euskal herritar guztientzako baterako eredua ezartzen, ulergarria dena eta partekatutako balio publikoa sortzean aktibatzera bultzatuko duenik. Hori dela eta, araudia palanka gisa hartuta, agintaldiko planen kontuak emateko euskal eredua eraikitzearen aldeko apustua egiten dugu, baterako irizpide eta auditoretza sozialeko printzipioekin.

6. Balorazioa: Ekar dezakeen eragina

Maila bat gora egitea ekarriko luke, euskal erakundeen lankidetzako gobernantzan.

Hedapenerako gakoak, Foro Irekian landu direnak

  • Kontuak emateko eredua herritarrekin zehaztu behar da (zer, nola eta non). Kontuak emateko prozesua plangintzarekin lotu behar da, eta herritarrek prozesu osoan zehar parte hartzen dutela bermatu.
  • Agintaldiko planaz harago joatea gutxienekoa den arren, ez da aski. Pilotua izan daiteke (eredu komuneko aukerak probatu egin behar baitira), beste batzuekin batera; horren adibide, kontuak ematean herritarren intereseko izan daitezkeen gaien dekalogoaren  diseinua
  • 2030 agenda - zein da ekintza publikoak gizartean duen era- gina? Kontuak ematean halako adierazleak sartu behar dira (ingurumenaren gaineko eragina, generoa eta abar).

  • Lankidetza ezarri behar da bi talde nabarmen hauekin: haurre- kin eta emakumeekin

Luis Petrikorena (Dirección de Gobierno Abierto Secretaría General de Presidencia Gobierno Vasco)-k konpromiso honen lidergoa onartzen du eta kontaktu-pertsona Jon Olaizola (Dirección de Gobierno Abierto Secretaría General de Presidencia Gobierno Vasco) da.

Izena emateko eta konpromiso honen lantaldean parte hartzeko posta elektronikoa bidali behar duzu hurrengo helbidera:

Jon-Olaizola@euskadi.eus

hurrengo datuekin:

  • izena
  • abizenak
  • adina (30 urte baino gutxiago, 30-60, 60 urte baino gehiago)
  • eman nahi duzun ikuspegia: instituzional, aditu edo herritar
  • Esan iezaiguzu zer den parte hartzera animatzen zaituena

 eta zurekin harremanetan jarriko gara lehenbailehen.

Osatuta daude dagoeneko konpromiso taldeak. Ekintza Planaren konpromisoetan aurrerapenak kontrastatzeko egingo diren bileren edo deialdien berri jakiteko harpidetzeko asmoa baduzu, eman zure izena.

Azken aldaketako data: