Konpromiso taldeak

Open Data Euskadi eta Linked Open Data

Berrerabiltzaileek (unibertsitateko ikertzaileak barne) Euskadin eta herritarrek eskatutako datuen multzoak identifikatzea eta euskal administrazioek datu horiek normalizatu eta elkarrekin lotzea eta, horretarako, bistaratzeak eta erakunde arteko zerbitzu berriak garatzea.

1. Konpromisoaren deskribapena (zertan datzan, jomugak, emaitzak, epeak...)


Izenburua: Open data Euskadi eta Linked Open data

Deskribapena: Berrerabiltzaileek (unibertsitateko ikertzaileak barne) Euskadin eta herritarrek eskatutako datuen multzoak identifikatzea eta euskal administrazioek datu horiek normalizatu eta elkarrekin lotzea eta, horretarako, bistaratzeak eta erakunde arteko zerbitzu berriak garatzea.

Irismena: Zeharkakoa. Euskal administrazio guztiak, datu-multzoak emateko gaitasuna dutenak, eta, horretarako, Open Data Euskadin datuen federazio bidez barne hartzea.

 Helburua da euskal administrazioek irekiak diren edo ireki daitezkeen datu publikoen multzo batzuk hautatzea herritarren eskarian oinarrituta, eta, hortik aurrera, bai datuak berak eta bai datuok Euskal Autonomia Erkidegoko datu publiko irekien atarietan formatu berrerabilgarrietan eskaintzeko modua normalizatzea.

 

Gero, euskal administrazioek datuen egitura eta formatuak normalizatu eta homogeneizatuko dituzte, eta administrazio bakoitzak argitara emango ditu hautatutako datu multzoak formatu ireki jabegabeetan, alegia, Tim Berners-Leeren datu irekien 5 izarreko eskemako hirugarren mailan (http://5stardata.info/es/).

 

Azkenik, ahal izanez gero, multzoetako datuak EAEko administrazioen artean estekatuko dira eta linked open data moduan argitaratuko dira (Tim Berners-Leeren datu irekien 5 izarreko eskemako 5. maila). Halaber, urtean zerbitzu bat sortuko da estekatutako datuen informazioa bistaratuta.

Erronka konplexua da eta informazioa daukaten EAEko erakundeen eta berritze demokratikoarekin konprometituta dauden gobernuz kanpoko erakundeen arteko elkarlana behar da, erakunde horiek herritarren eta onura komunaren defendatzaile baitihardute. Lankidetzan jardun behar da, sareak ehunduz eta jardunbide egokiak eta tresnak partekatuz.


Helburu orokorra: Euskal administrazioek sortzen dituzten eta herritarren interesekoak diren datu publiko irekien erabilera sustatzea da xede nagusia.

Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioko Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Behatoki Nazionalak egindako ONTSI 2016 azterlanaren arabera, datu irekien berrerabiltzaileek duten arazo nagusia da datuak homogeneoak ez izatea (horrela adierazi dute inkesta egin zaien berrerabiltzaile guztietatik % 69k).

 

Konpromisoaren helburuaren bitartez berrerabiltzaileek datuetatik eratorri ohi diren produktuak sortzeko orduan daukaten oztopo nagusia ezabatu nahi da eta, horretarako, datu publiko normalizatuak argitaratu eta berrerabiltzeko aukera ereduz adierazi eta, horretarako, herritarrentzat interesekoak diren zerbitzuak sortu.

Helburu operatiboak / emaitzak:

1) Euskal administrazioen artean datu irekiak normalizatzeko bidea irekitzea, Euskadin datu-multzo publiko irekien eta normalizatuen kopurua apurka handitzeko oinarriak ezarriko dituena.

2) Berrerabiltzaileen eta herritarren foku-taldearen eskariei erantzutea, interes gehien eragiten duten datu-multzo ireki publikoak zein diren adieraztean.

3) Datu-multzo homogeneo eta elkarreragingarriak eskaintzea, horietatik abiatuta zerbitzuak sortzeko aukera ematen dutenak.

4) Datu estekatuekin erakunde arteko zerbitzuak sortzea.

Eginkizunak/jomugak:

1) Erakunde arteko lantalde bat abian jarrita, Eusko Jaurlaritzaren buruzagitzarekin batera prozesua gida dezan:

a. Barneko sentsibilizazioa administrazioan-irekiera


b. Datuak eskariaren, normalizazioaren eta argitalpenaren arabera hautatzeko estrategia, zerbitzuak diseinatzeko

2) Eskari gehien duten datu-multzoak hautatzea; eskakizun bakarra da euskal administrazio gehienek dituzten datuak izatea, eta alde horretatik, datuek aditzera eman ahal dutena aldez aurretik baloratzea saihestu behar da.

a. Herritarren partaidetzan oinarrituta, administrazioak dituen datuak bilatzeko arrazoirik garrantzitsuenak zeintzuk diren jakin behar da

3) Administrazioen artean datuak normalizatu eta homogeneizatzea

4) Datu multzoak formatu berrerabilgarri irekietan argitaratzea (Tim Berners-Leeren datu irekien 5 izarreko eskemako 3. maila).

5) Zenbait datu multzo argitaratzea datu estekatu gisa (linked data, edo Tim Berners-Leeren datu irekien 5 izarreko eskemako 5. maila), eta Open Data Euskadi atariko Linked Open Data azpiegituran kargatzea.

6) Erakunde arteko zerbitzuak sortzea datu estekatuekin.

Epeak:

1-3 ekintzak: 2018ko irailetik 2019ko irailera

4-5 ekintzak: 2019ko irailetik 2020ko abuztura

2. Nor izango da buru eta zergatik

Eusko Jaurlaritza, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren bidez; izan ere, 2020rako gobernantza eta berrikuntza publikoko plan estrategikoan lehentasun gisa ezarri du ustiatzeko ahalmen handia duten (osasuna, hezkuntza, industria…) eta aberastasuna sortzea sustatzen duten eta euskal herritarren artean iritzia taxutzen laguntzen duten datuen askapenean oinarritutako zerbitzu publiko berriak eskaintzea.

Eusko Jaurlaritza da beharrezko buruzagitza hori bere gain har dezakeen erakundea; izan ere, datu publikoak irekitzeko egoerarik aurreratuenean dago eta Open Data Euskadi du; bertan, pixkanaka, gainerako euskal administrazioen datuak federatzen doaz. Gainera, Linked Open Data plataforma ere badu, eta horrek aukera ematen du datuak estekatzeko, informazio eskuragarriagoa sortzeko.

 Bizkaiko Foru Aldundia ere apustu sendoa egiten ari da open data arloan eta, beraz, konpromiso honen lidergoan ere parte hartuko du.

3. Inplikatu beharreko erakunde eta pertsonak

Zuzenean jardungo dutenak: Donostiako Udala eta Bilboko Udala.

 3 foru-aldundiak, 3 hiriburuetako udalak eta Eudel-Euskal Udalerrien Elkartea inplikatuko dira, erakunde publiko diren aldetik.

 Informazioaren bitartekariak, unibertsitateak eta erakunde pribatu formalak eta informalak izango dira, datu publikoen berrerabilera sustatzen eta herritar aktiboak bultzatzen dituztenak.

 Parte hartzeko prozesuan, foro irekiaren bidez, konpromisoaren garapenean parte hartzera gonbidatuko diren erakunde eta pertsonak identifikatuko dira.

4. Konpromiso-mota

Konpromiso bertikala. Berrerabiltzeko datu publikoak irekitzeko, baterako eredua prestatu behar da administrazioaren hiru lurralde mailetarako, informazioa estekatu ahal izateko

5. Lantzen duen problematika

Aberastasuna sortzeko eta herritarren artean kudeaketa publikoaren gaineko kontzientziazio kritikoa sortzeko ahalmena duen informazio publikoa ez erabiltzea.

6. Balorazioa: Ekar dezakeen eragina

Honako eragin hauek aurreikusten dira:

  • Eskarian ardaztutako datuak irekitzeko estrategia baterantz aurrera egitea.
  • Berrerabilera kaltetzen duen datuen irekiera mailakatua gainditzea // edo bestela esanda: gizarte zibilak datuak berrerabiltzeko, datu estekatuen irekiera bateratua gauzatzea.
  • Datuak irekitzeko eta estekatzeko baterako estrategia ezarri eta adostu eta lehen zerbitzuak abian jarri ondoren, eredu gisako eragina eta eragin biderkatzailea izango du, eta horrek ekarriko du herritarrek zerbitzu berriak eskatzea.

Hedapenerako gakoak, Foro Irekian landu direnak

Prozesuan, lehen une garrantzitsua zera izan behar da: eredua zehaztu eta datuak irekitzearen kulturan lan gehiago egitea. Ondoren, lana normalizatu eta lehentasunak zehazteko foro egonkorrarekin (publiko eta pribatua) arituko den lantaldea osatu behar da, Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean

Pertsonek, administrazioen esku dagoen informazioa bilatze- ra doazenean, zein duten arrazoi baloratu behar da bereziki. segurtasuna? laguntza? negozioa? Herritarren parte-hartzea aztertu behar da, herritarren, enpresen, familien edo taldeen arrazoi nagusiak identifikatzeko

Talde politikoak hausnarketan sartu behar dira – datuetan jaso- ta geratu behar da

Datu-multzo osoak ikusi behar dira (positiboak eta negatiboak)

 Nazioarteko adituak agente gisa sartu behar dira

Javier Bikandi Irazabal (Director de Atención a la ciudadanía e innovación y mejora de la administración del Gobierno Vasco)-k konpromiso honen lidergoa onartzen du eta kontaktu-pertsona Koldobike Uriarte da. Izena emateko eta konpromiso honen lantaldean parte hartzeko posta elektronikoa bidali behar duzu hurrengo helbidera:

 k-uriarte@euskadi.eus

hurrengo datuekin:

 

  • izena
  • abizenak
  • adina (30 urte baino gutxiago, 30-60, 60 urte baino gehiago)
  • eman nahi duzun ikuspegia: instituzional, aditu edo herritar
  • Esan iezaiguzu zer den parte hartzera animatzen zaituena

 

eta zurekin harremanetan jarriko gara lehenbailehen

Osatuta daude dagoeneko konpromiso taldeak. Ekintza Planaren konpromisoetan aurrerapenak kontrastatzeko egingo diren bileren edo deialdien berri jakiteko harpidetzeko asmoa baduzu, eman zure izena

Azken aldaketako data: