Konpromiso taldeak

OPEN ESKOLA: Gobernamendu Publikorako herritarrentzako eskola irekia

Herritarrentzako eskola irekiaren eredu kontrastatua garatzea, Euskadiko topagune eta ikasgune gisa, gai publikoetan aktiboagoa den herritartasuna eta administrazio irekiago eta gardenagoa sustatzeko, parte-hartzearen kulturaren eta etengabeko hobekuntzarako erantzukidetzaren balio partekatuekin.

1. Konpromisoaren deskribapena (zertan datzan, jomugak, emaitzak, epeak...)

Izenburua: Herritarrentzako eskola irekiaren eredu kontrastatua garatzea, Euskadiko topagune eta ikasgune gisa, gai publikoetan aktiboagoa den herritartasuna eta administrazio irekiago eta gardenagoa sustatzeko, parte-hartzearen kulturaren eta etengabeko hobekuntzarako erantzukidetzaren balio partekatuekin.

Deskribapena: Euskadin herritarrentzako eskola irekiaren eredua definitzea da helburua, lurralde-maila guztietan ezartzeko erreferentzia izango dena. Honako hauek izango ditu oinarri:

• lankidetza publiko-pribatua: balio publikoa batera sortzeko lankidetzarako gaitasunen inguruan ikasteko espazioa izatea; bertan, herritarrak eta kudeaketa publikoko langile tekniko eta politikoak inplikatuko dira

• lankidetzako, negoziazioko eta akordiorako trebetasunak ikasteko metodoak esperimentatzea ikaskuntza eta gai publikoetan parte hartzeko motibazioa, abiapuntutzat hartuta aplikazio praktikoa, “eginez ikasi”, eta esperientzia berritzaileen ezagutza. Euskadiko parte-hartzearen ilab-arekin lankidetzan, Open Eskolako herritarrek ilab-ean frogatuko diren proiektuetan / ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute

• DELIBERAZIORAKO beharrezkoak diren gaitasun eta jarrerak

• herritarrak alde kritikoan aktibatzea balio publikoa sortzen lankidetzan aritu daitezen ahalduntzea

• berrikuntza publikoarekiko konpromisoa, gobernu onerako: integritatea, gardentasuna, kontuak ematea eta lankidetza eraikitzailea

• erakundeen arteko inplikazioa, jardunbide egokiak zabaltzeko

Irismena: Transbersala. Euskal administrazio guztien parte-hartzearekin, beren interesen arabera.

 Helburu orokorra: Euskal gizartean parte hartzeko eta lankidetzako kultura sustatzea balio publikoaren sorreran eta, horretarako, lankidetzarako trebetasunetan gaitzea.

Helburu operatiboak / emaitzak:

Euskadirentzako Open Eskola eredua garatzea, edozein udalerrirentzat baliagarria izan dadin eta sareko jardunbide egokien ikaskuntza eta elkartrukerako bitarteko izan dadin. Eredu horrek honako xede hauek izango ditu:

informazio publikoa herritarrekin partekatzea, ahalik eta modurik irisgarrienean eta ulergarrienean eta, horrela, administrazioen jarduera hobeto ezagutu eta negoziaziorako eta interesen kontziliaziorako hobekuntza-proposamenak sortu ahal izateko. Horrela eratuko da, halaber, hiriaren / lurralde historikoaren / autonomia-erkidegoaren aukera, erronka eta proiektuen inguruan hausnarketak eta eztabaidak egiteko espazio irekiak sustatzeko

• herritarren artean eta elkarlanerako joera duten eragile publikoen artean konfiantzan oinarritutako jarrera eta portaerak eragitea; horrela, aldeen premia eta interesetan, komunikazio eraginkorrean, entzute aktiboan, gatazkaren prebentzioan edo gatazkaren konponbidean arakatu ahalko da, konfrontaziorik gabe eta aldeentzako akordio gogobetegarriak bilatuz

• parte hartzeko zailtasunak dituzten kolektiboak gaitu eta motibatzea (adinekoak, hizkuntzarekin zailtasunak dituzten etorkinak, hezkuntza maila baxuko pertsonak ...)

Horretarako, honako hauek modelizatu beharko dira:

• herritarren informazio- eta komunikazio-sistemak kudeaketa publikoaren inguruan, kudeaketa publikoko arlo bakoitzeko pertsona arduradunekin interakzioan jarduteko hurbileko ereduetan oinarrituta, eta zerbitzu publikoen herritarren kudeaketaren inguruan (gizarte zibila eta hirugarren sektorea), balio publikoaren sortzaile gisa (administrazioak eta elkarte-egitura)

• motibazio-sistemak, lankidetzarako, elkarren arteko sorkuntzarako, elkarren arteko kudeaketarako… balio publikoaren sorreran

Eginkizunak/jomugak:

1) Euskadin, munduan eta OGP bazkideetan herritarrentzat irekitako eskoletako praktika berritzaileak mapatzea: ezagutu eta aztertu

2) Open Eskola eredua garatu eta diseinatzea, modu parte-hartzailean, eta eredu horretan jasotzea, hasiera batean, honako elementu hauek:

a. Lidergoa, agente parte-hartzaileak eta lan-organoak, aurrekontua eta erakunde-konpromisoa

b. Informazioa eta komunikazioa: kudeaketa publikoaren inguruan, kudeaketa publikoko arlo bakoitzeko pertsona arduradunekin interakzioan jarduteko hurbileko ereduetan oinarrituta, eta zerbitzu publikoen herritarren kudeaketaren inguruan (gizarte zibila eta hirugarren sektorea), balio publikoaren sortzaile gisa (administrazioak eta elkarte-egitura)

c. Motibazioa eta irakaskuntza-ikaskuntza, lankidetzarako, elkarren arteko sorkuntzarako eta elkarren arteko kudeaketarako, balio publikoaren sorreran

3) Open eskola inplementatzea

4) Emaitzak eta eraginak ebaluatzea, segmentu kritikoen arabera banatuta, eta parte hartzeko metodologien bidez

5)  Eredua doitzea eta hura orokortzeko gida, eskuliburu eta orientazioak garatzea

Epeak:

1-2 ekintzak: 2018ko irailetik 2019ko ekainera

3. ekintza: 2019ko uztailetik 2020ko maiatzera

4. eta 5. ekintzak: 2020ko ekaina eta abuztua

2. Nor izango da buru eta zergatik

 Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia; izan ere, Gasteizko Udalak herritarrentzako eskola irekia du.

3. Inplikatu beharreko erakunde eta pertsonak

 Zuzenean jardungo dutenak: Bilboko Udala eta Innobasque.

Eusko Jaurlaritza, 3 foru-aldundiak, hiriburuetako 3 udalak eta Eudel-Euskal Udalerrien Elkartea inplikatuko dira, erakunde publiko diren aldetik.

Parte hartzeko prozesuan, Foro Irekiaren bidez, konpromisoaren garapenean parte hartzera gonbidatuko diren erakunde eta pertsonak identifikatuko dira.

4. Konpromiso-mota

 Transbertsala. Ereduaren oinarriak partekatuko dira, apurka ezartzeko interesa duten EAEko administrazioetan.

5. Lantzen duen problematika

Administrazio guztiok ari gara parte hartzeko prozesuak abiarazten. Hala ere, prozesuek beti ez dute interesa eragiten herritarren artean eta ez dira beti efikazak, proposamenak, eztabaida edo premia konplexuetarako irtenbideak sortzeko Sarritan, administrazioak administrazio izaeran komunikatzen du, eta herritarrak ez dira erakarrita sentitzen parte hartzeko edo, parte hartzen badute, ez dute uste nahikoa balioesten direnik beren ekarpenak. Elkar behar duten bi alde dira eta elkarlanean lan egiten ikasi behar dute, ondasun erkiderako.

Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria 2014an prestatu zen, eta, prestaketa-lanean, 600 pertsonak eta 150 erakundek baino gehiagok parte hartu zuten; bertan, zabalkunde-fasean garatzeko 10 faktoreen artean, honako hau identifikatzen zen:

6 Nola sustatu kultura parte-hartzaile bat (nola irakatsi parte hartzen, nola ikasi, nola sortu kultura), eta zein den Administrazioaren papera kulturaren sustapenean: partaidetza-hezkuntza, parte hartzearen aintzatespen soziala, solaskide legitimoen aintzatespena, partekaturiko gune eta baliabideak, eta abar.

7 Parte hartzeko gaitasunak (politikoak eta herritarrenak) eta nola garatu.

6. Balorazioa: Ekar dezakeen eragina

 Ekimen horren bidez, parte hartzeko kultura sustatzen laguntzeko eredua sistematizatu ahalko da, eta, horretarako, gaitasunak garatuko dira herritarren artean eta eragile publikoen artean, lankidetzarako, eta horrek eragina izango du euskal gizartearen heltze demokratikoan.

 Hedapenerako gakoak, Foro Irekian landu direnak

OPEN ESKOLA pilotua diseinatzeko, Euskadin egindako antze- ko proiektuak identifikatu eta diseinuan kontuan hartu behar dira.

OPEN ESKOLAREN EREDU bat behar dugu. Open eskola ezarri- ko da, pilotu gisa, bere lurraldean hura abian jartzeko interesa eta konpromisoa agertzen duen udalerri batean, gutxienez, baina edozein udalerrirentzat diseinatu behar da (molda dadila beste baliabide eta tamaina batzuetara).

Gaikuntza eta motibazioa udalerri-mailan lehentasunezkoak diren eremuekin lotu behar dira: herritarren interesekoak diren gaietan entrenatu / ikasi / trebatu behar da.

 

Isabel Martínez Díaz de Zugazua (Concejal delegada del Departamento de Participación y Centros Cívicos del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz) eta Nekane Zeberio Ganzarain (Directora del Gabinete del Diputado General de la Diputación Foral de Álava) -k konpromiso honen lidergoa onartzen du eta kontaktu-pertsona  César Rodríguez Nieto (Técnico de Transparencia y Participación Ciudadana de la Diputación Foral de Álava) da.

Izena emateko eta konpromiso honen lantaldean parte hartzeko posta elektronikoa bidali behar duzu hurrengo helbidera:

cesarrodriguez@araba.eus

hurrengo datuekin:

  •  izena
  • abizenak
  • adina (30 urte baino gutxiago, 30-60, 60 urte baino gehiago)
  • eman nahi duzun ikuspegia: instituzional, aditu edo herritar
  • Esan iezaiguzu zer den parte hartzera animatzen zaituena

 

eta zurekin harremanetan jarriko gara lehenbailehen.

Osatuta daude dagoeneko konpromiso taldeak. Ekintza Planaren konpromisoetan aurrerapenak kontrastatzeko egingo diren bileren edo deialdien berri jakiteko harpidetzeko asmoa baduzu, eman zure izena

Azken aldaketako data: