Albisteak

OGP Euskadi aurkeztu du Luis Petrikorenak Europako Kontseiluko Europar Eskualde eta Lurraldeen Botereen Kontseiluan

Argitalpen-data: 

Gobernu Irekiaren zuzendari Luis Petrikorenak OGP Euskadi (Open Government Partnership) ekimenaren ekintza Planaren konpromisoak aurkeztu ditu, erakunde sustatzaileen ordezkari gisa (aldundiak, udalak eta gizarte zibila) 2019ko apirilaren 2tik 4ra Estrasburgon garatzen ari den Europako Kontseiluaren 36. Kongresuan.

Kongresuaren bigarren egunean gobernu irekia izan da aztergai bakarra ia. Luis Petrikorenaren aurkezpenarekin batera beste bi izan dira: David Goessmann-ena (Policy Analyst of the Public Governance Directorate of the Organisation for Economic Co-operation and Development (OECD) eta Donatella Porzi-rena (President of the Conference of European Regional Legislative Assemblies (CALRE) and President of the Legislative Assembly of Umbria, Italy).

Gonbidatutako esperientzien aurkezpenak amaitutakoan, Europako eskualde-gobernuetako ordezkariek gobernu irekiari lotuta eremu desberdinetan garatzen ari diren ekimenak adierazi dituzte debate irekian: partaidetza aleatorioa, gazteen inklusioa, gardentasuna erosketa publikoan, partaidetzazko aurrekontuak…, eta horrela erakutsi da toki-mailan gobernuen irekiera-politikek eboluzionatzen jarraitzen dutela hurbiltasunetik.

Parte-hartzaile batzuek beren jakin-mina eta ezagutza erakutsi dute OGP Euskadi ekintza Planean dauden instituzioak ezartzen ari diren politiketako batzuei buruz. #OGPEuskadi @Opengovernment #gobernuirekia”.