Albisteak

Javier Bikandik Quito Gobernu Irekirako esperientzia eta jardunbide egokiei buruzko tailer birtualean parte hartu du

Argitalpen-data: 

Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak "Experiencias y buenas prácticas para un Gobierno Abierto en Quito" tailer birtualean parte hartu zuen urtarrilaren 15ean, Quitoko Metropoliko Kontzejuko Idazkaritza Nagusiak, Quitoko Metropolitar Barrutiko Udalerriko Plangintzako Idazkaritza Nagusiak eta Herritarrak eta Garapena Fundazioak (FCD) antolatuta; azken horren helburua da herritarren parte-hartzea, gardentasuna, gobernu irekia eta berrikuntza publikoa sustatzea.

Quito Tokiko Gobernu Irekiaren aldeko Aliantzan sartu berri da, eta Gobernu Irekiaren lehen Ekintza Plana garatzen ari da. Hori dela eta, tailerrak bultzatzen ari dira, 2. konpromisoan ezarritako jardueretako bat betetzeko: Kontzeju Irekia indartzea, gardentasun parlamentarioko nazioarteko estandarrak bete ditzan (“Fortalecer al Concejo Abierto para que cumpla con los estándares internacionales de transparencia parlamentaria”).

Javier Bikandik gobernu planen bitartez kontuak emateari ("Rendición de cuentas a través de planes de gobierno") buruzko ponentzian parte hartu du.