Albisteak

Javier Bikandik "Unibertsitateko Artxiboen XXV. Jardunaldietan" parte hartu du

Argitalpen-data: 

Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak "Unibertsitateko Artxiboen XXV. Jardunaldietan" parte hartu du gaur. Jardunaldiak Espainiako Unibertsitateetako Artxibozainen Konferentziak (CAU) antolatzen ditu urtero, eta edizio honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Artxibo Orokorrak jardunaldiok antolatzen laguntzen du. Topaketak urriaren 9tik 11ra bitartean egingo dira EHUren Bizkaia Aretoan, Bilbon.

Javier Bikandik "Gardentasun instituzionala eta unibertsitateko artxiboen papera" izan ditu hizpide gaur.