Albisteak

Open Eskola: Lanean jarraitzen dugu

Argitalpen-data: 

logo_c4

Koronabirusa sartzearengatik itxialdia ezarri behar izan dute agintariek, baina horrek ez du Open Eskolaren konpromisoa geldiarazi. Lanean jarraitu behar dugu, ikasten. Zaintzen. Horretarako, berrantolatu egin behar dugu, eta telematikoki jarri harremanetan, inoiz baino gehiago, eta erresilienteak izan, malguak eta berritzaileak.

Open Eskola konpromisoan beharrezkoa eta posiblea iruditu zitzaigun pilotuek martxan jarraitzea. Konponbidea ez da perfektua izan. Erantzuna, ordea, bai. BIKO eta GADAMER kolaboratzaileen bultzadari esker, ziurgabetasun aste hauetan ere, Añana Open Eskolak eta Tolosatzen Eskola Irekiak aurrera egitea lortu dugu. Agenda egokitu dugu eta online jarduerak programatu. Horrela, entzute aktiboari eta enpatiari buruzko tailerrak egin ditugu bi eskoletan, eta parte hartzea handia izan da eta parte hartzaileak pozik agertu dira.

Epe ertainera, pilotuen arteko lan saio bat egitea aurreikusi dugu, eta bilera bat konpromiso taldearekin, apirilaren 21ean eta maiatzaren 7an, hurrenez hurren. Nor bere etxetik arituko da, eta parte hartuz lortuko dugu Open Eskola konpromisoa ez gelditzea.