Erabilerraztasuna

Erabilerraztasuna euskadi.eus-en

Eusko Jaurlaritzak bere webgunea erabilerraza egiteko konpromezua hartzen du eta horretarako, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin (lehio berri batean irekitzen da) bat etortzen da. Informaziorako sarbidea bermatzeko, webgune honen garapenean UNE-EN 301549:2019 araudiaren betebeharrak (PDF)(lehio berri batean irekitzen da) aplikatzen dira.

Erabilerraztasun-deklarazio hau honako webguneari aplikatzen zaio: www.euskadi.eus

Betetze-egoera

Webgune hau partzialki konforme dago 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak direla-eta eta konformitaterik ez dagoelako zenbait alderdiri dagokionez, zeinak ondoren adierazten baitira.

Erabilerraza ez den edukia

Ondoren biltzen den edukia ez da erabilerraza, honegatik:

  1. Ez dator bat 1112/2018 errege Dekretuarekin
    • Multimedia-edukia: testu-transkripziorik, azpititulurik edo audiodeskripziorik ez duten bideoak daude (1.2.1, 1.2.2, 1.2.3 eta 1.2.5 eskakizuna).
    • Orriaren kodea: etiketa semantikoetan (1.3.1 eskakizuna) eta prozesamenduan (4.1.1 baldintza) akatsak dituzten web orri batzuk daude.
    • Formularioak: erroreak identifikatzeko irizpidea (3.3.1 eskakizuna), erroreen aurreko iradokizunak (3.3.3 eskakizuna), teklatuan nabigatzea (2.1.1. eskakizuna) eta teklatu-foku ikusgarria (2.4.7 eskakizuna) betetzen ez dituzten web-formularioak daude.
    • Kolorea eta estiloak: web-orriren batean kolorearen gutxieneko kontrastea (1.4.3 eskakizuna), testuaren doikuntza (1.4.10 eskakizuna) eta testuaren tartea (1.4.11 eskakizuna) betetzen ez dituzten elementuak daude.
    • Testuak eta estekak: web-orriren batek ez du izenburu edo etiketa deskribatzailerik (2.4.6 eskakizuna).
    • Edukien edizioan behin-behineko akatsak egon daitezke.
  2. Gehiegizko lan-karga
    • Ez da aplikatzen.
  3. Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan
    • Erabilerraztasun-jarraibide guztiak betetzen ez dituzten 2018ko irailaren 20a baino lehenagoko PDFak edo bestelako fitxategi ofimatikoak egon daitezke. Hala ere, horiek guztiak erabilerrazak izatea ahalegindu da.

Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea

  • Deklarazio hau data honetan prestatu zen: 2018ko azaroaren 11n.
  • Deklarazioa egiteko erabili den metodologia hau izan da: Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak egindako autoebaluazioa.
  • Deklarazioaren azken berrikuspena: 2020ko irailaren 18a.

Oharrak eta harremanetarako datuak

Erabilerraztasun-betekizunei buruzko komunikazioak

Erabilerraztasunaren inguruan kontsultak edo komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:

  • Webgune honetan egon daitezkeen ez betetzeak.
  • Edukietara sartzeko zailtasunak.
  • Webgunearen erabilerraztasun hobekuntzen inguruan iradokizunak edo kontsultak.

Honela jar zaitez gurekin harremanetan: kontaktu inprimakiaren bitartez edo 012 telefonoa erabiliz.

Komunikazio horiek Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak kudeatzen ditu.

Informazio erabilerraza eskatzea eta kexak

Errege Dekretu honetako eskakizunak betetzeari buruzko kexak aurkez ditzakezu. Errege Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo dauden edo erabilerraztasun-eskakizunak betetzetik salbuetsita dauden edukiei buruzko informazioa ere eska dezakezu.

Sarbidea informazio erabilerrazaren eskaerak eta kexak egiteko

Berrikuntza Publikoaren Laguntza Unitateak jaso eta tratatuko ditu komunikazioak, kexak eta informazio-eskaerak.

Erreklamazio prozedura

Informazio erabilerraza eskatu edo kexa egin ondoren, honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:

  • Eskaera edo kexa ezetsi egin bada.
  • Hartutako erabakiarekin ados ez egotea.
  • Erantzunak ez baditu betetzen 12.5 artikuluan jasotako baldintzak.
  • Hogei egun balioduneko epea igaro bada erantzunik jaso gabe.

Erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu informazio erabilerrazaren eskaerak, kexak eta erreklamazioak eskatzeko inprimakiaren bidez.

Erreklamazioak Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak jaso eta tratatuko ditu.

Aukerako edukia

  • Webgune honek UNE-EN 301549:2019 araudiaren betebeharrak (PDF) (abre en nueva ventana) aplikatzen ditu, 1112/2018 Errege dekretuak ezarri dituen salbuespenekin.
  • Erabilerraztasunaren azken berrikuspena 2019. urteko irailean egin da.
  • Webgunea nabigatzaile hauentzat dago egokituta: Microsoft Internet Explorer 8.0 bertsiotik aurrera eta FireFox, Safari, Opera eta Google Chrome nabigatzaileen azken bertsioak. Gomendatutako pantaila-bereizmen minimoa 1280x1024 da.
  • Webguneak diseinu moldagarri du eta ondorioz, tableta eta mugikorrentzat egokituta dago.

Euskadi.eus atari-sarearen erabilerraztasunaren egokitzapen-maila aztertzen du Erabilerraztasun Behatokiak.

Behatokian erabilitako metodologia azterketa automatiko eta masibo batean oinarritzen da. WAI (Web Accessibility Initiative) ekimenak ezarritako WCAG 2.0 jarraibideen (leiho berri batean irekitzen da) A bikoitza (AA) adostasun-mailaren arabera garatzen da.

Erabilerraztasun-behatokiaren txostenak

Laburpen-datuak

  • Administrazio Digitalaren Idazkaritza Orokorrak (Estatuko Administrazio orokorra) urtero egiten duen Erabilerraztasun-behatokiaren emaitzak dira.
  • 2019ko azaroan egindako azterketaren eta ebaluazioaren datuak dira.
  • 7 gai edo segmentu ezberdinetako webguneak aztertu dira: Eusko Jaurlaritzako webgune nagusia, Egoitza elektronikoa, aldizkari ofiziala, enplegua, hezkuntza, osasuna eta zergak.
  • Webgune bakoitzeko lagina, prozesu aleatorio baten bitartez, automatikoki aukeratzen da. Webgunearen nabigazio-egituraren maila ezberdinetako 32 orri aztertzen dira (4 mailako sakontasuna eta 8 mailako zabalera duena).

Txostenak

Laburpen-datuak

  • Administrazio Digitalaren Idazkaritza Orokorrak (Estatuko Administrazio orokorra) urtero egiten duen Erabilerraztasun-behatokiaren emaitzak dira.
  • 2018ko azaroan egindako azterketaren eta ebaluazioaren datuak dira.
  • 7 gai edo segmentu ezberdinetako webguneak aztertu dira: Eusko Jaurlaritzako webgune nagusia, Egoitza elektronikoa, aldizkari ofiziala, enplegua, hezkuntza, osasuna eta zergak.
  • Webgune bakoitzeko lagina, prozesu aleatorio baten bitartez, automatikoki aukeratzen da. Webgunearen nabigazio-egituraren maila ezberdinetako 32 orri aztertzen dira (4 mailako sakontasuna eta 8 mailako zabalera duena).

Txostenak

Laburpen-datuak

  • Hautaketa eta analisia 2011. urteko abenduan egin da.
  • Guztira 13.970 dokumentu eta 51 webgune aztertu dira (horietatik, 39 webgune Euskadi.net sarean daude)
  • Webgune bakoitzaren lagin-tamaina 300 orrialdekoa da, gehienez, eta hautaketaren sakontasuna 10 mailakoa.

Emaitzak

Taula honek adierazten du webgune bakoitzak lortutako erabilerraztasun-maila (0tik 1era), balioaren arabera sailkatuta:

Erabilerraztasun-maila webgune bakoitzeko. 2009-2011
Postua Webgunea Aztertutako orrialdeak Balioa 2011 Balioa 2009
1 SPRI 300 0,92 0,62
2 Etxebide 239 0,90 0,43
3 Euskadi.net 300 0,88 0,59
4 Gardena 23 0,87 daturik ez
5 Open Data 300 0,86 daturik ez
6 Justizia eta Herri Administrazioa 300 0,86 0,53
7 Enplegua eta Gizarte Gaiak 300 0,86 0,58
8 Nekazaritza eta Arrantza 300 0,85 0,58
9 Osasuna 300 0,85 0,56
10 Lehendakari 300 0,85 0,56
11 Datuak Babesteko Euskal Bulegoa 300 0,85 0,60
12 Kultura 300 0,83 0,57
13 Hezkuntza 300 0,83 0,57
14 HABE 176 0,83 0,59
15 Ur Agentzia 300 0,82 0,57
16 Ingurumena eta Lurralde Plangintza 300 0,81 0,49
17 Herrizaingoa 300 0,81 0,57
18 Berdingune 129 0,81 0,54
19 IVAP 300 0,81 0,57
20 Eusko Jaurlaritza 300 0,81 0,58
21 Elankidetza 97 0,81 daturik ez
22 Osakidetza 300 0,81 0,55
23 Gazteaukera 300 0,81 0,52
24 Bakegune 220 0,80 daturik ez
25 Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak 300 0,80 0,58
26 Lehendakaritza 300 0,80 0,58
27 Irekia 300 0,80 daturik ez
28 Kontratazio Publikoa 300 0,80 0,37
29 Ekonomia eta Ogasuna 300 0,77 0,55
30 Emakunde 300 0,77 0,52
31 >Euskara 300 0,77 0,57
32 Berrikuntza eta Informazio Gizarte 300 0,77 0,54
33 Euskotren 300 0,76 daturik ez
34 VISESA 300 0,76 daturik ez
35 Eustat 300 0,76 0,58
36 ETS 115 0,74 0,43
37 Izenpe 157 0,74 0,57
38 Sopelana 300 0,73 0,57
39 Euskalmet 300 0,73 0,56
40 EVE 300 0,72 0,53
41 Industria 300 0,72 0,54
42 Osalan 300 0,72 0,31
43 Turismoa 300 0,72 0,54
44 Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia 214 0,71 ez da daturik
45 Ihobe 300 0,68 0,27
46 Aholku Batzorde Juridikoa 300 0,65 ez da daturik
47 GeoEuskadi 300 0,64 0,46
48 Trafikoa 300 0,63 0,45
49 Itelazpi 300 0,56 0,66
50 Ikastea 300 0,53 ez da daturik
51 Lanbide.net 300 0,47 0,40

Ez da maila edo balio handiena (1 baliokoa) lortu duen webgunerik. SPRI webgunea izan da balio handiena lortu duena (0,92), Etxebide eta Euskadi.net jarraian kokatzen direlarik (0,90 eta 0,88 balioarekin). Beste muturrean, balio txikiena lortutakoak Lanbide.net eta Ikastea webguneak izan dira, 0,47eta 0,53 balioekin hurrenez hurren.

Batez bestekoa, desbideratze tipikoa eta balorazioaren ibilbidea
Batez bestekoa Desbideratze tipikoa Txikiena Handiena Tartea
0,77 0,09 0,47 0,92 0,45

Batez besteko erabilerraztasun-maila 0,77 da, 0,09 desbideratze tipikoa duena. Datu horiek adierazten dute atarien balorazio aldakortasun txikia dagoela, bai eta edukietara sartzeko muga gutxi dutela ere. Baieztapen horrek indartzen duen beste balioa 50eko pertzentila da, 0,80ko balioa duena. Horrek esan nahi du, webguneen erdiak balio hori edo handiagoa lortu dutela eta erabilerraztasun-mugak sahiesteko neurri eraginkorrak hartzen dituztela.

Webguneak balorazio bitarteka
0,6tik behera 0,6 eta 0,8 bitartean 0,8 edo gehiago
3 (6%) 20 (39%) 28 (55%)

Aztertutako 51 webgunetatik 3 soilik daude (%6) 0,6 balioren azpitik (erabilerraztasun arazoak sahiesteko neurri bakar batzuk hartu direla adierazten duen muga). Nahiz eta gainontzeko webguneetan erabilerraztasun-maila minimoa bermatzeko neurriak hartu direla ikusi, bada 20 webguneko talde bat (%39) 0,6 eta 0,8 tartean kokatzen dena eta ondorioz, hartutako neurriak gainbegiratu eta doitu behar izango dira. 28 webgune (%55), 0,8 edo balio handiagoa duen tarte maximo horretan kokatzen dira, eta, beraz, arazo zehatzak konpontzeko asmoarekin soilik gainbegiratu beharko lirateke.

Banakako txostenak 2011

Eusko Jaurlarizako sailak eta Gaikako atariak

Eusko Jaurlaritzaren beste erakundeak

Gure ardura informazioa ahalik eta jende gehienari zabaltzea da. Beraz, web orrialdetan nabigatzen duzun bitartean oztoporik izaten baduzu edo erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, euskadi.eus-eko kontsulta eta iradokizun postontzia erabiltzea gomendatzen dizugu.

Oharra: kontaktu inprimakia betetzean, arazoa edo gorabehera non aurkitu duzun adieraztea lagungarri izango zaigu (orrialdearen helbidea).

Mila esker zure laguntzagatik