OGP Euskadi ekimeneko erakundeek berretsi egin dute Ekintza Planeko konpromiso-taldeen buru izateko nahia

Argitalpen-data: 

OGP Euskadiren Ohiko Bilera izan zen atzo Gasteizko Artium Museoan, 2018-2020 Ekintza Plana euskal herritarrek eta instituzioek batera sortzeko prozesuan aurrera jarraitzeko. 

Bileran, proiektuaren sustatzaile diren zortzi erakundeetako ordezkariak izan ziren (Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalak eta Innobaque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia) baita herritarren ordezkariak ere, Innobasque-Berrikuntzaren Agentziarekin lankidetzan garatutako auto-hautaketa prozesuaren emaitzaz izendatuak.

Ohiko Bileran, joan den uztailaren 2an Foro Irekiko herritarren ekarpenen ondoren landutako planaren lehen zirriborroa aztertu dute. Herritarrekin batera aztertu eta kontrastatutako plan bat izatea da helburua, OGP terminoen eta estandarren arabera, eta horretarako aurretik herritarrekin egindako kontsulta-prozesu osoan zehar jasotako proposamenak egokituko dira.

Herritarrekin batera sortutako eta Foro Irekian baliozkotutako konpromisoak betetzeko, aitzindaritza instituzional sendo bat behar da, Ohiko Bileran berretsia. Hala, konpromiso bakoitza betetzeko instituzioek borondatea berretsi zuten konpromiso-taldeen buru izateko, herritarrekin batera hala badagokio. Konpromiso-talde horiek instituzioen, herritarren eta adituen ikuspegiarekin sortuko dira, eta horretarako beharrezkoak izango diren baliabide pertsonalak eta finantzarioak emango dira, plan horretan Ohiko Bilerak beteko duen zeregin bateratzailea eta monitorizazio-zeregina kontuan hartuta betiere. 

Herritarren erakundeek ere borondatea erakutsi zuten konpromisoetako batzuetara aktiboki elkartzeko, dagozkien elkarteen ikuspegi sektoriala eta herritarra emateko xedez, Ohiko Bilerak gainbegiratutako lanen hedatzaile gisa jarduteaz gainera.