Euskadiko Gobernu Irekirako III. Ekintza Plana 2025-2028

2018an, Euskadi aukeratu zuten Gobernu Irekirako Aliantzaren (OGP) tokiko gobernuen programako partaide berrietako bat izateko. Euskal hautagaitza maila anitzekoa eta eragile anitzekoa izan zen, eta Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta hiru hiriburuetako Udalek hartu zuten parte, bai eta gizarte zibilak ere.

Handik aurrera, Euskadik, OGPko kide den aldetik, 2 ekintza-plan diseinatu eta ezarri ditu:

  • Gobernu Irekiaren Euskadirentzako 2018-2020 Ekintza Plana
  • Gobernu Irekiaren Euskadirentzako 2021-2024 Ekintza Plana

Euskadik, orain, Gobernu Irekirako III. Ekintza Plana 2025-2028 ezartzeari ekingo dio. Plan horrek 4 konpromiso biltzen ditu, eta aurreko ekintza-planen elementu batzuk mantentzen ditu, hala nola maila anitzeko eta eragile anitzeko baterako sorkuntza eta parte-hartzea, eta beste batzuk indartzen ditu, hala nola plan berri honen bidez garatzen diren metodologiak eta produktuak udal-eremura eramatearen garrantzia, Gobernu Irekiaren potentzial osoa EAEko herritar guztiengana helarazteko.

III. Ekintza plana eskuratu hemen