OGP Euskadin

Euskadiko Gobernu Irekia

Euskadi 2018an hautatu zuten Gobernu Irekirako Aliantzaren (OGP) Tokiko Gobernuen Programako 5 parte-hartzaile berrietako bat izateko

Gobernu Irekirako Aliantzak (Open Government Partnership – OGP) 2018an hautatu zuen Euskadi mundu osoko 20 eskualdeetako bat izateko Tokiko Gobernuentzako Programa parte hartzeko. Hautagaitza batera aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-aldundiek eta Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Udalek, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Matia Fundazioak, EGK-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkarteak ere babestu dute. Gobernu Irekirako Aliantza erreferentziako nazioarteko erakunde bat da eta gobernu “irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak” sustatzeko tresnak garatzea eta ebaluatzea da bere helburua.

Euskadi OGPko kide gisa