OGP Euskadiren III. Ekintza Plana batera sortzea

Argitalpen-data: 

2018an, Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzaren (OGP) Tokiko Gobernuen programako partaide berrietako bat izan zen. Gobernu Irekirako Aliantza erreferentziazko nazioarteko erakunde bat da, eta haren helburua gobernu "irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrenganako sentikorragoak" sustatzeko mekanismoak ebaluatzea eta garatzea da.

Harrezkero, Euskadik 2 ekintza-plan diseinatu eta ezarri ditu (2018-2020 eta 2021-2024), eta horietako bakoitzak 5 konpromiso zituen.

Herritarren eta eragileen parte-hartze prozesua hasi da orain, Euskadiko Gobernu Irekirako 2025-2028 III. Ekintza Plana egiteko.

Parte har dezakezu 2025eko Martxoaren 10etik 31a bitartean GALDETEGI honen galderei erantzunez.

Ondorengo faseetan lehentasun tematiko posibleak eta konpromiso posibleak identifikatuko ditugu, konpromezuak hautatuko dira eta konpromiso horiek zehaztu eta ezaugarrituko ditugu azken fasean OGP Euskadiren 2025-2028rako Plan Berria idazteko.

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

Informazio gehiago