OGPEuskadi Ekintza Planaren Diseinu Txostenaren inguruko iruzkinak jasotzeko epea zabaltzea
Argitalpen-data:
OGParen Berrikuspen Independenteko Mekanismoak, behin betiko iruzkinak jasotzeko, OGPEuskadi lantaldearen Ekintza Planari buruzko Diseinu-txostena argitaratu du.
Honekin batera, iruzkin publikotarako 2018-2020 diseinu-txostena eskuragarri dagoen esteka adierazten dugu. IRMako ikertzaileen, herritarren eta OGPEuskadi osatzen duten erakundeen arteko berrikuspen bateratuko jardunaldian sortutako iruzkinak hartu dira kontuan. OGPEuskaditik txostena herritarrekin, erakundeekin eta gizarte zibilarekin partekatzeko gonbita luzatzen dugu.
Iruzkin publikoak egiteko epea ofizialki bi astez egongo da zabalik, 2019ko irailaren 5etik (osteguna) irailaren 19ra (osteguna) arte. Epe horretan iruzkinak plataforman egin edo, posta elektroniko bidez, iruzkin osagarriak igorri ahal izango dira, modu anonimoan edo publikoan.