OGP Global Summit Korea 2021-ean parte hartu du Urkullu Lehendakariak

Argitalpen-data: 

OGPren urteko Goi Bilera Orokorra egin da pasa den abenduaren 15, 16 etan 17an, kide eta bazkide berri eta aitzindariei beren planei, konpromisoei eta gobernu irekiaren ikuspegiei buruz entzuteko. Aurten klima-aldaketari, berrikuntza-laborategiei eta gizarte zibilari buruzko elkarrizketa bat proposatu da tokiko gobernu irekiarentzat.

Era berean, OGPren Tokiko Sariaren irabazleak jakinarazi dira. Informazio gehiago hemen: https://www.opengovpartnership.org/es /

Iñigo Urkullu lehendakariak OGP Euskadiren izenean hitz egin du hilaren 15eko osoko bilkuran, eta erakundeen arteko lankidetzan oinarritutako gure hautagaitzaren funtsa, 2018-2020 planeko gure konpromisoen emaitzak eta 2021-2024 Planerako ezarritako konpromiso berriak helarazi ditu. Edukira bideo (MP4, 49 MB)  honen bidez sar zaitezke.