IX. OGPren Munduko Goi Bilera. Vitoria-Gasteiz 2025

Argitalpen-data: 

OGPk iragarri du 2025eko urriaren 7tik 9ra egingo duela IX. Munduko Goi Bilera Gasteizen.

OGP 2025 Goi Bilerak mundu osoko gobernu eta gizarte zibileko goi mailako 2.000 ordezkari baino gehiago bilduko ditu, Gobernu Irekiaren ekimenetan esperientziak, praktika onenak eta aurrerapenak trukatzeko.

Era berean, Open Gov Awards sarien bidez Gobernu Irekiaren Erronkari aurkeztutako erreforma zirraragarrienak aitortuko dira.

Batzorde Antolatzaileko kideen artean OGP Euskadiren talde sustatzailearen eta foro erregularraren ordezkariak daude (Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Gizarte Zibila).

2025 OGP Global Summit