Gobernu Irekirako Aliantzaren IX. Goi Bilera Globalaren Agenda eraikitzen Gasteizen

Argitalpen-data: 

Urte garrantzitsua da hau Euskadiko Gobernu Irekiaren komunitatearentzat, OGPek Goi Bilera Globala Gasteizen egingo baitu.

Administrazio publikoen, gizarte zibilaren eta herritarren arteko parte-hartzea eta lankidetza sustatzen duten Gobernu Irekiaren printzipioei jarraituz, kontsulta-prozesu bat ireki da komunitate globalaren lehentasunak eta kezkak jasotzeko, eta goi-bilerako programa egiteko oinarri gisa erabiliko da.

Parte hartu eta egin zure ekarpena Agendari, iradokizunak emanez esteka honen bidez. Aukera hauek dituzu:

  • Dauden  ideiak aberastu iruzkin eta iradokizunak gehituz.
  • Proposatutako gaiei lehentasuna ematea, gai garrantzitsuenen alde bozkatuz.
  • Gai berriak proposatzea eztabaidan oraindik jorratu ez diren alderdiak identifikatzen badituzu.

Zure ideiak bidaltzeko azken eguna 2025eko martxoaren 14a da

Parte hartu!