Euskadiko OGPren 2021-2024 planeko 4. Konpromisoan parte hartzeko gonbidapena

Argitalpen-data: 

OGP Euskaid

Honekin batera bidaltzen dizuegu OGPren Euskadiko 2021-2024 Planaren 4. konpromisoaren fitxa (PDF, 664 KB) . "LEGEGINTZA-/ARAUGINTZA-/ERREGELAMENDUGINTZA-EKIMENAK LANTZEKO PROPOSAMENAK ETA ATXIKIMENDUAK BILTZEKO TRESNA",  Herritarrei Arreta Emateko eta Zerbitzu digitaletako Zuzendaritzatik gidatuko duguna, Bilboko Udalarekin batera.

Plan berri honetan, aurreko planean egin genuen bezala funtzionatuko dugu, konpromiso-talde batekin, konpromisoa diseinatzean, gauzatzean eta jarraipena egitean.

Une honetan, konpromiso-taldearekin kontrastatu eta aberastu nahi dugun aurrediseinu bat dugu, oraindik osatzeke dagoena.

Honen bidez, konpromiso-talde honetan sartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Ekainean bilera bat egingo dugu diseinua egokitu eta aberasteko. Uztailean foro ireki bat egingo dugu, haren irismena kontrastatzeko eta doitzeko.

Irailean eta urrian hasiko gara lanekin, honekin batera doan fitxan aurrez diseinatu dugun bezala, konpromiso-taldean baliozkotzeko zain.

Konpromisoaren araberako taldeak lantalde irekiak dira, konpromiso bakoitza ezartzeko sortuak, beren jardueraren berri ematen dutenak eta, lankidetza publiko-pribatuaren bidez, planaren mugarriak garatzeko eta hedatzeko aukera ematen dutenak.

Lanak baliabide propioekin edo kontratatuekin zuzentzen dituzten administrazioek egiten dituzte materialki, eta konpromisoaren arabera kontrastatzen edo diseinatzen dira taldeetan.

Konpromiso-taldeak hiru hilean behin biltzen dira gutxi gorabehera, malgutasunez.

4.konpromiso-taldean parte hartu nahi baduzu, mesedez, bidali zure interesa posta elektroniko honetara OGPEuskadi.eus@euskadi.eus astebeteko epean.

Eskertuko genizuke, halaber, kontrastearen eta ekarpenen fasean gauden konpromisoaren fitxaren edukiari edozein ekarpen helaraztea, posta elektroniko honen bidez OGPEuskadi.eus@euskadi.eus

 

4. KONPROMISOAREN TALDEKO BILERA. (2021-06-17)