Albisteak

OGP Euskadiren 2021-2024 plan berriaren 1. konpromisoan parte hartzeko gonbidapena

Argitalpen-data: 

Logo OGP Euskadi

Bide honen bidez, gonbidapena luzatu nahi dugu "Hiriko COVID19 behatokia eta herritarrentzako zerbitzuen egokitzapena" izeneko 1. konpromisoan parte hartzeko. Horren fitxa (PDF, 250 KB)  partekatzen dugu, eta Donostiako Udalak gidatuko du, Eusko Jaurlaritzako Herritarrei Arreta Emateko eta Zerbitzu digitaletako Zuzendaritzarekin batera.

Konpromiso horren abiapuntua da pandemiak eta pandemiaren ondorioek herritarren errealitatea errotik aldatu dutela eta erakundeen lehentasunen agenda eta gobernu-planak egokitzera behartu gaituela. Eta erronka da gertatzen ari denari buruzko benetako informazioa lortzea, gure zerbitzuak egungo errealitatera egokitzeko gai izatea, hartutako neurrien eragina ezagutzea eta bizitakoak birplantearazi behar dizkigun irakaskuntzak eta paradigma-aldaketak kontutan hartzea.

Plan berri honetan lan egiteko modua aurrekoaren antzekoa da: konpromiso-talde batekin batera lan egitea proiektuaren diseinuan, gauzatzean eta jarraipenean. Une honetan, konpromiso-taldearekin kontrastatu eta aberastu nahi dugun aurre diseinu bat dugu, oraindik osatzeke dagoena. Eta komunikazio honen bidez, konpromiso-talde honetan sartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Konpromisoaren araberako taldeak lantalde irekiak dira, konpromiso bakoitza ezartzeko sortuak, beren jardueraren berri ematen dutenak eta, lankidetza publiko-pribatuaren bidez, planaren mugarriak garatzeko eta hedatzeko aukera ematen dutenak. Lanak lidertzen duten administrazioek egiten dituzte materialki baliabide propioekin edo kontratatuekin, eta konpromiso-taldeen lana horiek batera diseinatzea eta kontrastatzea da.

1. konpromiso-taldean parte hartu nahi baduzu, mesedez, helarazi zure interesa udala_lehendakaritza@donostia.eus posta elektronikoaren bidez, astebeteko epean.

Eskertuko genizuke, halaber, kontrastatzeko eta ekarpenak egiteko fasean gauden konpromisoaren fitxaren edukiari edozein ekarpen helaraztea udala_lehendakaritza@donostia.eus posta elektroniko honen bidez.