Albisteak

OGPEuskadiren 2021-2024 plan berriaren 2. konpromisoan parte hartzeko gonbidapena

Argitalpen-data: 

OGP Euskadi bere II. Plana egiten ari da, eta, berriz ere, ezinbestekoa da hura herritarrekin batera sortzea eta kudeatzea. Horregatik, konpromiso bakoitzak pertsona-talde bat behar du bere edukia definitzeko eta gauzatzeko, eta lerro hauetatik gonbidatu nahi zaituztegu 2. konpromiso-taldea ezagutzera eta bertan parte hartzera.

Erantsitako fitxan (PDF, 639 KB) , erakundeek zer konpromiso hartzen dugun azaltzen duen lehen zirriborro bat aurkezten dizuegu: tresna amankomun bat egitea aurrekontu publikoak ulergarriagoak eta atseginagoak izan daitezen, gardentasunerako eta kontuak emateko tresna gisa ez ezik, herritarrek kudeaketa publikoan ebaluazioa eta parte-hartzea errazteko tresna gisa ere.

Idatzi honen bidez gonbidatu nahi zaituztegu konpromiso-talde honetan sartzera eta/edo uztailean (oraindik zehaztu gabe dago data) egingo dugun foro irekian parte hartzera, II. Planaren irismena egiaztatu eta doitzeko.

Liderrak diren administrazioek baliabide propioekin edo kontratatuekin egiten dituzte lanak, baina konpromiso-taldeetan kontrastatzen eta diseinatzen dira; horregatik, oso garrantzitsua da herritarrek horietan parte hartzea. Aurkezten dizugun 2. konpromisoaren taldean parte hartu nahi baduzu, edo honekin batera doakizun konpromiso-proposamenaren edukiari buruzko edozein iradokizun helarazi nahi badiguzu, guregana jo dezakezu helbide elektroniko honetara: modernizazioa@gipuzkoa.eus

Mila esker!