OGP Euskadiko ordezkaritza izan da Europako OGPren eskualdeko bilkuran

Argitalpen-data: 

OGPren Europako Eskualdeko Topaketa izan da Erroman, Italian, pasa den urriaren 11 eta 12an Italia eta Estoniako gobernuek antolatuta. Europako Eskualde Topaketak gobernu irekiko buruak eta interes-taldeak bildu ditu gure komunitatea dinamizatzeko, anbizio kolektiboa sustatzeko eta laguntza politiko berriak sortzeko gobernuak gardenagoak izateko, arduratsuagoak eta herritarrei erantzuna emateko, eta gure egungo eskualdeko eta mundu mailako erronkei aurre egiteko. Agendan jorratutako gai nagusiak ustelkeriaren aurkako borroka, berrikuntza digitala eta parte-hartze demokratikoa izan dira.

https://www.opengovpartnership.org/events/europe-regional-meeting/

 

Miren Martiarena Barkaiztegi, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren zuzendaria eta OGP Euskadiko presidentea, eta Maialen Olabe Aguirre, EGKko presidente eta Foro Erregularreko kidea, OGP Euskadiren izenean izan dira Topaketa honetan. Bertako sesio ezberdinetan partehartzeaz gain, Miren Martiarenak OGP Euskadiren izenean “Local Open Government: How Does Context Define Action?" izeneko mahai inguruan parte hartu du.