OGP Euskadin

Foro Erregularra

OGPren erreferentziako dokumentu batzuetan ezarritakoaren arabera [1] ““foro erregularreko kideek elkarrekin ezartzen dituzte beren eskumen-eremua, kideak izendatzeko prozesua eta gobernantza (bileren maiztasuna, agenda zehazteko arduraduna, erabakiak hartzeko modua, gatazkak ebazteko prozedura, kontuen zehaztasun-maila eta erabakiak hartzeko autoritatea). Hori guztia OGPren webgune edo orri nazionalean argitaratzen da”.

Gizarte zibilak Foro Erregularra eratzeko prozesuak hainbat fase izan ditu. Hona hemen horiek laburbiltzen dituen diagrama:

FORO ERREGULARRAREN GOBERNANTZA-ARAUBIDEA

Foru erregularra espazio informala eta egituratua da, berariaz diseinatu dena EAEko administrazio publikoek eta herritarrek (antolatuta egon zein ez) ahalik eta parte-hartze handiena izateko eta elkarrekin lankidetzan aritzeko.

 Hitz egiteko eta elkarrekin sortzeko espazioak bilatu nahi ditu, denen ahotsak entzungo direla bermatuz, Euskadin gobernu irekia sustatuko duen ekintza plan bat diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko.

Foroa modu paritarioan dago osatuta. Batetik, EAEko administrazioak daude eta, bestetik, herritarren (antolatuta egon zein ez) ordezkariak.

 

Honako hauek dira erakundeen ordezkariak:

 

  1. Eusko Jaurlaritza. Titularra: Miren Martiarena (Gobernu Irekiaren zuzendaria). Ordezkoa: Matxalen Lauzirika (Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria)
  2. Arabako Foru Aldundia. Titularra: Lexuri Ugarte (Euskararen eta Gobernu Irekiaren zuzendaria). Ordezkoa: Arrate Arias (Gardentasun eta Herritarren Partaidetzako teknikaria)
  3. Bizkaiko Foru Aldundia. Titularra: Leyre Vitorica (Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako zuzendari nagusia). Ordezkoa: María Presa (Estrategia Digitalaren eta Korporatiboaren Kabineteko aholkularia)
  4. Gipuzkoako Foru Aldundia. Titularra: Mikel Pagola (Herritarren Partaidetzako zuzendaria). Ordezkoa: Goizeder Manotas (Modernizazioaren, Zerbituen eta Informazio Gizarterako Sistemen zuzendari nagusia)
  5. Bilboko Udala. Titularra: Eider Inunziaga (Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietarako Saila). Ordezkoa: Ane Miren Ibañez (BilbaoTIK-eko zuzendaria)
  6. Donostiako Udala. Titularra: Manu Narvaez (Lehendakaritzako zuzendaria). Ordezkoa: Mikel Esnal (Lehendakaritza Zuzendaritzari Laguntzeko Unitatearen burua)
  7. Gasteizko Udala. Titularra: Borja Rodríguez (Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Saileko zinegotzi ordezkaria). Ordezkoa: Vale Tena (aholkularia)
  8. EUDEL. Titularra: Joseba Intxausti. (Antolakuntza-burua).

 

Herritarren parte-hartzea prozesu ireki baten bidez ezarri da, gonbidapena, aldez aurreko informazioa eta autohautaketa oinarritzat zituena parte hartu nahi izan duten pertsonen eta herritarren entitateen artean. Prozesuak aniztasun printzipioa du helburutzat, Euskadiko herritarren sentsibilitate eta ikuspegi guztiak jaso nahi ditu eta. Prozesu horren ondorioz, honako pertsona hauek dira herritarren ordezkariak:

 

  1. Bilboko Emakumeen Kontseilua. Titularra: Maria Aranzazu Otaolea.
  2. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua. Titularra: Maialen Olabe. Ordezkoa: Xuban Zubiria (Partaidetza teknikaria)
  3. Arabako Kontzeju Elkartea (AKE). Titularra: Joseba Terreros
  4. Hiritarrak. Titularra: Antxon Gallego
  5. Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia Titularra: Gotzon Bernaola. Ordezkoa: Goizalde Atxutegi
  6. Mestiza elkartea. Titularra: Ana Molina.
  7. Osoigo. Titularra: Eneko Agirre.
  8. Sareen Sarea. Titularra: Mikel Barturen.
  9. Eusko Ikaskuntza. Titularra: Arantza Cuesta
  10. Unicef Euskadi. Titularra: Elsa Fuente do Rosario

Eta Idazkaritza Teknikoa dauka: Koldobike Uriarte (OGP Euskadi proiektuaren arduradun teknikoa) eta EDE Fundazioa

Gobernu Irekiaren aldeko Nazioarteko Batasunarekin lankidetzan, Foro Erregularra parte hartzeko espazio informal bat da, Euskadiko hautagaitzaren talde sustatzaileak osatzen duena (Eusko Jaurlaritza, 3 foru-aldundiak, 3 hiriburuetako udalak eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia).

 

Ez du egoitzarik, baina Euskal Autonomia Erkidegoko edozein tokitan egin ahal izango ditu bilerak, Foru Erregularra bera osatzen duten erakundeek xede horretarako eskaintzen dituzten espazioetan.

Foru Erregularrak honako eginkizun hauek ditu:

  • Euskadin gobernu irekia sustatzeko urte anitzeko (2018-2020; 2021-2024) plana elkarlanean diseinatzen laguntzea, hots:
    • Egoeraren diagnostikoa egitea eta hasi behar diren erronkak identifikatzea.
    • Ekintza planean sartu beharreko konpromisoak ezartzean lehentasunak identifikatzea.
    • Urte anitzeko plana formalizatzea (prozesua, gertaerak, adierazleak…).
  • Plana ezartzeko prozesua monitorizatzea, eta ezarrita dauden konpromisoak hobetzeko eta zuzentzeko proposamenak egitea.
  • Planeko konpromisoak betetzeko ebaluazioa egiten laguntzea.
  • Hurrengo planaren plangintza egiten laguntzea.
  • Gomendioak eta proposamenak jasotzea lehenengo planari buruz, ezartzeko eskakizunei buruz eta planeko konpromisoak betetzeko ebaluazioari buruz.
  • Beste eragile batzuk erakartzea (foro irekia, konpromisoko taldeak) OGPren jarduerak gauzatzera (zuzeneko topaketak, kontsulta irekiak, jarraipen eta ebaluazio prozesuak…).
  • Egindako jardunaren gaineko informazioa eta kontuak ematea, modu irekian eta elkarlanean.

Foru Erregularra osatzen duten kideek jarduteko balio eta printzipio batzuk dituzte, konpromiso moduan bete behar dituztenak. Honako hauek dira:

 

  • Osotasuna: zintzotasuna eta ezaxola subjektiboa.
  • Gardentasuna eta kontuak ematea.
  • Gidaritza eta eredugarritasuna.
  • Ondasun komunaren, inpartzialtasunaren eta objektibotasunaren aldeko elkarlana.
  • Berrikuntza publikoa.
  • Etengabeko ikaskuntza eta hobekuntza.

Jarraian, foroak funtzionatzeko moduari buruzko alderdi batzuk azaltzen dira:

 

Kargu-uzteak

EAEko administrazioko kideren batek kargua uzten badu, hark ordezkatzen duen administrazioak ordezkari bat identifikatu behar du. Herritarren ordezkariren batek kargua uzten badu, ordezkaritza horren izenean foroan parte hartzen duten kideek proposatu beharko dute ordezkoa.

 

Presidenteak

Foroak presidente bi izango ditu, bata Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria eta bestea herritarren ordezkarien artean hautatzen den kide bat. Presidente horiek ebatziko dituzte, beren botoen bidez, erabakiak hartzean gerta daitezkeen berdinketak. Presidenteren bat agertzen ez bada edo gaixorik badago, foroak izendatuko du administrazioaren eta herritarren baterako presidentetza errespetatuz bileran jardungo duen pertsona.

Une honetan, hauek daude presidentzian: Miren Martiarenak (Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiko zuzendaria) eta María Aranzazu Otaoleak (Consejo de la mujer de Bilbao).

Presidenteek, bere ekimenez edo kideek hala eskatuta, pertsona adituek edo beste batzuek noiz edo noiz bileretan parte hartzeko eska dezake, uste badu horien iritzia entzutea interesgarria izan daitekeela aztertzen diren gaietan. Hitz egiteko eskubidea izango dute horiek, baina ez botorik.

 

Bileren maiztasuna

Foru Erregularrak ohiko bilera egingo du gutxienez hilean behin, 2018-2020 aldirako ekintza plana prestatzeko prozesuan zehar, eta hori hilean behin, plana ezartzen eta ebaluatzen den aldian zehar. Bestalde, aparteko bilera egingo du, bere eginkizunetarako beharrezkoa dela uste duen oro, presidenteen ekimenez edo gutxienez kideen herenak eskatuta.

 

Bileren eraginkortasuna

Benetako lankidetzan ari den foroa izan dadin:

  • Bilerak modu bizian eta elkarlanean egituratuko dira.
  • Bilerak egin baino lehen, behar besteko aurrerapenarekin, emango da informazioa, ondo aztertzeko eta kanpoko eragileekin egiaztatzeko.
  • Komunikazio eraginkorra izateko plataforma bat sortuko da, barruko dokumentuak gordetzeko eta irekian sozializatzeko aukera emango duena.
  • Ordezkari gisa hasten diren kide berriei informazioa emateko materialak prestatuko dira.
  • Idazkaritza tekniko bat eratuko da. Honako hauek osatuko dute: talde sustatzaileak OGPren aurrean izendatzen duen erakundeen teknikari arduradunak eta Innobasque proiektuaren arduradunak -hautagaitza sustatzen duen herritarren kidea-. Bi pertsona horiek bitartekari gisa jardungo dute Foru Erregularreko kideekin, baina horrez gain lan-saioetako idazkariak eta lan teknikoen eta dokumentuen kudeaketaren koordinatzaileak ere izango dira. Gaur egun Koldobike Uriarte (responsable técnica OGP Euskadi) eta Goizalde Atxutegi (responsable de proyectos de innovación pública de Innobasque).

 

Deialdia.

Presidenteek egingo dute Foroa biltzeko deia, gutxienez bost egun lehenago, foroa premiaz biltzeko arrazoirik ez badago; premiaz biltzeko arrazoirik izanez gero, gutxienez hogeita lau ordu lehenago egin beharko dute biltzeko deia.

 

Eraketa

Bilerak egite aldera Foroa balio osoz eratzeko, honako hauek agertu beharko dira bilerara: presidenteetako bat eta idazkaria, edo horien ordezkariak, eta, gutxienez, erakundeak eta herritarrak ordezkatzen dituzten kideen erdia.

 

Hizkuntz eskubideak

Bileretan parte hartzen duten pertsonek euskara eta gaztelania erabiltzeko aukera izango dute, eta bi hizkuntza horietan egingo dira deialdiak, gai-zerrendak, aktak eta bestelako idazkiak.

 

Erabakiak hartzea

Oro har, elkarlanean egindako lanaren xedea izango da erabakiak aho batez hartzea. Ezohiko kasuetan, eta gutxienez kideen erdiek eskatzen dutenean, aho batez hartuko dira erabakiak.

 

Gastuak

Foroko kideek ez dute dirurik jasoko. Hala ere, parte hartzeak eragiten dituen gastuak ordain dakizkieke –egoki bada eta aldez aurretik justifikatuta-, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko arauan ezarritakoa betez.