OPEN ESKOLA: Gobernamendu Publikorako herritarrentzako eskola irekia
Herritarrentzako eskola irekiaren eredu kontrastatua garatzea, Euskadiko topagune eta ikasgune gisa, gai publikoetan aktiboagoa den herritartasuna eta administrazio irekiago eta gardenagoa sustatzeko, parte-hartzearen kulturaren eta etengabeko hobekuntzarako erantzukidetzaren balio partekatuekin.
1. Konpromisoaren deskribapena (zertan datzan, jomugak, emaitzak, epeak...)
Izenburua: Herritarrentzako eskola irekiaren eredu kontrastatua garatzea, Euskadiko topagune eta ikasgune gisa, gai publikoetan aktiboagoa den herritartasuna eta administrazio irekiago eta gardenagoa sustatzeko, parte-hartzearen kulturaren eta etengabeko hobekuntzarako erantzukidetzaren balio partekatuekin.
Deskribapena: Euskadin herritarrentzako eskola irekiaren eredua definitzea da helburua, lurralde-maila guztietan ezartzeko erreferentzia izango dena. Honako hauek izango ditu oinarri:
• lankidetza publiko-pribatua: balio publikoa batera sortzeko lankidetzarako gaitasunen inguruan ikasteko espazioa izatea; bertan, herritarrak eta kudeaketa publikoko langile tekniko eta politikoak inplikatuko dira
• lankidetzako, negoziazioko eta akordiorako trebetasunak ikasteko metodoak esperimentatzea ikaskuntza eta gai publikoetan parte hartzeko motibazioa, abiapuntutzat hartuta aplikazio praktikoa, “eginez ikasi”, eta esperientzia berritzaileen ezagutza. Euskadiko parte-hartzearen ilab-arekin lankidetzan, Open Eskolako herritarrek ilab-ean frogatuko diren proiektuetan / ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute
• DELIBERAZIORAKO beharrezkoak diren gaitasun eta jarrerak
• herritarrak alde kritikoan aktibatzea balio publikoa sortzen lankidetzan aritu daitezen ahalduntzea
• berrikuntza publikoarekiko konpromisoa, gobernu onerako: integritatea, gardentasuna, kontuak ematea eta lankidetza eraikitzailea
• erakundeen arteko inplikazioa, jardunbide egokiak zabaltzeko
Irismena: Transbersala. Euskal administrazio guztien parte-hartzearekin, beren interesen arabera.
Helburu orokorra: Euskal gizartean parte hartzeko eta lankidetzako kultura sustatzea balio publikoaren sorreran eta, horretarako, lankidetzarako trebetasunetan gaitzea.
Helburu operatiboak / emaitzak:
Euskadirentzako Open Eskola eredua garatzea, edozein udalerrirentzat baliagarria izan dadin eta sareko jardunbide egokien ikaskuntza eta elkartrukerako bitarteko izan dadin. Eredu horrek honako xede hauek izango ditu:
informazio publikoa herritarrekin partekatzea, ahalik eta modurik irisgarrienean eta ulergarrienean eta, horrela, administrazioen jarduera hobeto ezagutu eta negoziaziorako eta interesen kontziliaziorako hobekuntza-proposamenak sortu ahal izateko. Horrela eratuko da, halaber, hiriaren / lurralde historikoaren / autonomia-erkidegoaren aukera, erronka eta proiektuen inguruan hausnarketak eta eztabaidak egiteko espazio irekiak sustatzeko
• herritarren artean eta elkarlanerako joera duten eragile publikoen artean konfiantzan oinarritutako jarrera eta portaerak eragitea; horrela, aldeen premia eta interesetan, komunikazio eraginkorrean, entzute aktiboan, gatazkaren prebentzioan edo gatazkaren konponbidean arakatu ahalko da, konfrontaziorik gabe eta aldeentzako akordio gogobetegarriak bilatuz
• parte hartzeko zailtasunak dituzten kolektiboak gaitu eta motibatzea (adinekoak, hizkuntzarekin zailtasunak dituzten etorkinak, hezkuntza maila baxuko pertsonak ...)
Horretarako, honako hauek modelizatu beharko dira:
• herritarren informazio- eta komunikazio-sistemak kudeaketa publikoaren inguruan, kudeaketa publikoko arlo bakoitzeko pertsona arduradunekin interakzioan jarduteko hurbileko ereduetan oinarrituta, eta zerbitzu publikoen herritarren kudeaketaren inguruan (gizarte zibila eta hirugarren sektorea), balio publikoaren sortzaile gisa (administrazioak eta elkarte-egitura)
• motibazio-sistemak, lankidetzarako, elkarren arteko sorkuntzarako, elkarren arteko kudeaketarako… balio publikoaren sorreran
Eginkizunak/jomugak:
1) Erakundearteko lantaldea eta 4go konpromisoaren lantaldea osatzea
2) Euskadin eta beste erreferentzia-leku batzuetan herritarrentzat irekitako eskoletako praktika berritzaileak mapatzea. OHARRA: Euskadin, OGP-ren bazkideetan eta beste erreferentzia-leku batzuetan egindako antzeko proiektuak identifikatu eta diseinuan kontuan hartu behar dira.
3) Open Eskola eredua garatu eta diseinatzea, modu parte-hartzailean, edozein lurraldetara eta entitatetara eskalagarria izateko. OHARRA: Fase honetan batera jorratu dira materialen garapenerako aurreikusitako ekintzak eta pilotugaiei aurkeztu beharreko zirriborroa, 2019ko iraila-urrietan OE esperientziei dagozkien ekintzak abian jarri ahal izateko.
4) Open eskola inplementatzea. Hiru udalerri/lurralde pilotu
5) Emaitzak eta eraginak ebaluatzea, segmentu kritikoen arabera banatuta, eta parte hartzeko metodologien bidez
6) Eredua doitzea eta hura orokortzeko gida, eskuliburu eta orientazioak
2. Nor izango da buru eta zergatik
Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia; izan ere, Gasteizko Udalak herritarrentzako eskola irekia du.
3. Inplikatu beharreko erakunde eta pertsonak
Zuzenean jardungo dutenak: Bilboko Udala eta Innobasque.
Eusko Jaurlaritza, 3 foru-aldundiak, hiriburuetako 3 udalak eta Eudel-Euskal Udalerrien Elkartea inplikatuko dira, erakunde publiko diren aldetik.
Parte hartzeko prozesuan, Foro Irekiaren bidez, konpromisoaren garapenean parte hartzera gonbidatuko diren erakunde eta pertsonak identifikatuko dira.
4. Konpromiso-mota
Transbertsala. Ereduaren oinarriak partekatuko dira, apurka ezartzeko interesa duten EAEko administrazioetan.
5. Lantzen duen problematika
Administrazio guztiok ari gara parte hartzeko prozesuak abiarazten. Hala ere, prozesuek beti ez dute interesa eragiten herritarren artean eta ez dira beti efikazak, proposamenak, eztabaida edo premia konplexuetarako irtenbideak sortzeko Sarritan, administrazioak administrazio izaeran komunikatzen du, eta herritarrak ez dira erakarrita sentitzen parte hartzeko edo, parte hartzen badute, ez dute uste nahikoa balioesten direnik beren ekarpenak. Elkar behar duten bi alde dira eta elkarlanean lan egiten ikasi behar dute, ondasun erkiderako.
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria 2014an prestatu zen, eta, prestaketa-lanean, 600 pertsonak eta 150 erakundek baino gehiagok parte hartu zuten; bertan, zabalkunde-fasean garatzeko 10 faktoreen artean, honako hau identifikatzen zen:
6 Nola sustatu kultura parte-hartzaile bat (nola irakatsi parte hartzen, nola ikasi, nola sortu kultura), eta zein den Administrazioaren papera kulturaren sustapenean: partaidetza-hezkuntza, parte hartzearen aintzatespen soziala, solaskide legitimoen aintzatespena, partekaturiko gune eta baliabideak, eta abar.
7 Parte hartzeko gaitasunak (politikoak eta herritarrenak) eta nola garatu.
6. Balorazioa: Ekar dezakeen eragina
Ekimen horren bidez, parte hartzeko kultura sustatzen laguntzeko eredua sistematizatu ahalko da, eta, horretarako, gaitasunak garatuko dira herritarren artean eta eragile publikoen artean, lankidetzarako, eta horrek eragina izango du euskal gizartearen heltze demokratikoan.
Hedapenerako gakoak, Foro Irekian landu direnak
OPEN ESKOLA pilotua diseinatzeko, Euskadin egindako antze- ko proiektuak identifikatu eta diseinuan kontuan hartu behar dira.
OPEN ESKOLAREN EREDU bat behar dugu. Open eskola ezarri- ko da, pilotu gisa, bere lurraldean hura abian jartzeko interesa eta konpromisoa agertzen duen udalerri batean, gutxienez, baina edozein udalerrirentzat diseinatu behar da (molda dadila beste baliabide eta tamaina batzuetara).
Gaikuntza eta motibazioa udalerri-mailan lehentasunezkoak diren eremuekin lotu behar dira: herritarren interesekoak diren gaietan entrenatu / ikasi / trebatu behar da.
Borja Rodríguez-ek (Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Saileko zinegotzi ordezkaria) konpromiso honen lidergoa onartzen du, eta harremanetarako pertsonak honako hauek dira: José Luis Pérez (Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte-etxeen zuzendaria), Lexuri Ugarte Aretxaga (Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria) eta Arrate Arias López de Lacalle (Arabako Foru Aldundiko Gardentasun eta partidetza teknikaria) da.
Izena emateko eta konpromiso honen lantaldean parte hartzeko posta elektronikoa bidali behar duzu hurrengo helbidera:
hurrengo datuekin:
- izena
- abizenak
- adina (30 urte baino gutxiago, 30-60, 60 urte baino gehiago)
- eman nahi duzun ikuspegia: instituzional, aditu edo herritar
- Esan iezaiguzu zer den parte hartzera animatzen zaituena
eta zurekin harremanetan jarriko gara lehenbailehen.
Osatuta daude dagoeneko konpromiso taldeak. Ekintza Planaren konpromisoetan aurrerapenak kontrastatzeko egingo diren bileren edo deialdien berri jakiteko harpidetzeko asmoa baduzu, eman zure izena
Azken aldaketako data: