¿Zer da OGP?

Hartu beharreko erronkak eta konpromisoak

OGPk zehaztutako bost erronka handietako gutxienez baten inguruan antolatu behar dira konpromisoak:

Zerbitzu publikoak hobetzea:

herritarren esku dauden zerbitzu-mota guztiak (osasuna, hezkuntza, justizia penala, ura, elektrizitatea, telekomunikazioak eta beste edozein zerbitzu-arlo esanguratsu barne) jorratzen dituzten neurriak, zerbitzu publikoaren hobekuntza edo sektore pribatuaren berrikuntza sustatzen dutenak

Zuzentasun publikoa handitzea:

ustelkeria eta etika publikoa, informazioaren sarbidea, kanpainen finantziazioaren erreforma eta hedabideen eta gizarte zibilaren askatasuna jorratzen dituzten neurriak

Baliabide publikoak modu eraginkorragoan kudeatzea:

aurrekontuak, erosketak, baliabide naturalak eta kanpo-laguntza jorratzen dituzten neurriak

Erkidego seguruagoak sortzea:

segurtasun publikoa, segurtasunaren sektorea, hondamendi eta krisien aurreko erantzuna eta ingurumenaren gaineko mehatxuak jorratzen dituzten neurriak

Erantzukizun korporatiboa igotzea:

ingurumena, ustelkeriaren aurkako borroka, kontsumitzailearen babesa eta erkidegoaren partaidetza bezalako gaietan erantzukizun korporatiboa jorratzen duten neurriak

Konpromisoak garatzeko, askotariko alderdi interesdunek osatuko duten prozesu aholku-emailea eratuko da, eta, bertan, gobernuak era aktiboan inplikatu beharko ditu herritarrak eta gizarte zibila. Herritarren eta gizarte zibilaren partaidetzarik gabe konpromisoak garatzea OGPren printzipio-adierazpenaren kontrakoa litzateke

Konpromiso bakoitzak bere paragrafo labur propioa eduki behar du, eta bertan azaldu behar da zein den konpromisoa; nola lagunduko luken gardentasuna handitzen, kontuak ematen edo/eta herritarren konpromisoan; nor egongo den inplikatuta konpromisoa ezartzeko orduan, eta; zer espero duen gobernuak konpromisoa betetzean. Halaber, kontsultaren bidez egiten diren iruzkin publikoen aurrean konpromiso zehatzek zein erantzun ematen duten ere eztabaidatu beharko litzateke, labur.

Ahal dela, konpromisoetan nahitaez ezarri beharreko erreferentzia-puntuak eta horiekin lotutako kronogramak identifikatu behar dira, eta konpromisoa martxan den urte bakoitzean zer lortuko den adierazi.

Konpromiso bakoitza honelakoa izan beharko da

Espezifikoa.

Herrialdeko edo eskualdeko gobernu irekiaren helburuak lortzeko ezarriko diren jarduera zehatzak lerrokatzean gobernuak lortu nahi duena argi eta garbi adierazi behar du konpromisoak.

Neurtzeko modukoa.

Neurtzeko modukoak diren xede edo oinarriak erabili beharko dira konpromiso bakoitza ebaluatzeko. Erreferentzia-puntuak -ekintza bat neurtu ahal izateko metrikak- beharrezkoak dira bilakaeraren jarraipena egiteko, eta informazio-mekanismo independentea ebaluatzeko prozesuan sartuko dira. Metrika horiek konpromisoetan sortutako emaitzak neurtzeko diseinatuta egon beharko lukete.

Prozesatzeko modukoa.

Gobernu onaren emaitzak eta xedeak nola lortuko diren azaldu behar du konpromisoak. Konpromisoan, gainera, gobernuak bere helburua betetzeko erabiliko dituen ekintzen, metodologien, tresnen eta prozesuen azalpen laburrak jaso behar dira.

Egokia.

Konpromisoak gobernu irekiaren gaiak jorratu behar ditu, gobernu-erreforma zabalagoen ordez. Gobernu irekiaren funtsezko alderdiak dira informazioaren gardentasuna, konpromiso publikoa / herritarren partaidetza eta erantzukizuna. Egindako konpromisoetan, beraz, printzipio horiek islatu behar dira.

Denboran mugatuak.

Konpromisoak ez dira zabalak izan behar; aitzitik, epemugak izan behar dituzte kasuan kasuko ekintza sustatzeko. Konpromiso orok zehaztu behar du epe errealista bat, hura ezartzeko orduan aurrera doala erakutsi ahal izateko.

Azken aldaketako data: