Ziklo osoan zehar
|
Informazioa hedatzea
|
- Badago webgune bat (edo gobernuaren webgune baten barruko orri bat) informazioa modu aktiboan argitaratzen duena OGPren tokiko prozesuaren alderdi guztiei buruz. Webgune edo orri hori ikusteko modukoa eta sartzeko erraza izan behar da, eta bilaketak egiteko aukera eskaini behar du.
|
- OGPren prozesua zuzentzen duen erakundea eta harremanetarako puntua argi eta garbi identifikatzen dira, eta harremanetarako datuak OGPren webgunean edo orrian ikus daitezke.
|
- Gobernuak (aurrerantzean, talde sustatzaileak) OGPren informazioa eta agiriak argitaratzen ditu herrialdeko hizkuntza ofizialetan.
|
- Gobernuak informazio-artxibo bat batzen eta argitaratzen du OGPren webgunean edo orrian, eta, bertan, erregistro historikoa gorde eta OGPren prozesuarekin lotutako agiri guztiak eskuratzeko aukera eskaintzen du, tartean, besteak beste, kontsulta-prozesuaren agiriak, ekintza-planak, autoebaluaziorako txostenak, IRMren txostenak eta konpromisoak ezarri direla egiaztatzen duten agiriak (esate baterako, datu-baseetarako loturak, bileren ebidentziak edo argitalpenak).
|
- Gobernuak aldez aurretik ematen die eragileei OGPri buruzko informazioa, prozesuaren etapa guztietan jakinaren gainean eta parte hartzeko moduan daudela bermatzeko.
|
Elkarrizketarako eta elkarrekiko sorkuntzarako espazioak eta plataformak
|
- OGPren prozesua ikuskatzen duen foro erregular bat ezartzen da. Foroa aldian-aldian batzen da (hau da, hiru hilean gutxienez behin), aurrez aurre edo urrutitik, tokian tokiko testuinguruaren arabera.
|
- Gobernuak edo/eta foro erregularrak gizarte zibileko edozein kideren eta beste eragileen ekarpenak eta ordezkaritza onartzen dituzte ekintza-planaren prozesuan zehar.
|
- Bilera eta ekitaldi batzuetan urrutitik parte hartzeko aukera eskaintzen da, aurrez aurre bertaratu ezin dutenek ere parte hartzeko beta izan dezaten.
|
- Gobernuak eragileekin zuzenean komunikatu ahal izateko mekanismo bat eskaintzen du, ekintza-planaren prozesuari buruzko galderak erantzuteko, batez ere jarduera bizia den garaietan. Gobernuak komunikazioak eta erantzunak erregistratzen ditu, eta IRMko ikerlariari entregatzen dizkio.
|
- Gobernuak edo/eta foro erregularrak informazioa hedatu eta sentsibilizazioa pizteko jarduerak garatzen dituzte eragile gakoekin (esaterako, herritarrekin, gizarte zibileko erakundeekin, gobernu-bulegoekin, nazio azpiko gobernuekin, parlamentuarekin, akademiarekin, sektore pribatuarekin eta abar), OGPren prozesuari buruzko informazioa emateko.
|
Zereginak ezarri eta erabakiak hartzea, elkarlanean
|
- Foro erregularreko kideek elkarrekin ezartzen dituzte beren eskumen-arloa, kideak ezartzeko prozesua eta gobernantza (bileren maiztasuna, agenda zehazteko arduraduna, erabakiak hartzeko modua, gatazkak ebazteko prozedura, kontuen zehaztasun-maila eta erabakiak hartzeko autoritatea). Hori guztia OGPren webgune edo orri nazionalean argitaratzen da.
|
- Foro erregularrean orekatua da gobernuko ordezkarien eta gobernuz kanpoko ordezkarien partaidetza.
|
- Foroko kide diren gobernuz kanpoko ordezkariak hautatzeko, prozesu gardena eta bidezkoa egiten da. Foroaren arauek aukera eman behar dute gobernuz kanpoko kideek beren hautaketa-prozesu propioa gara dezaten.
|
- Foro erregularrak modu aktiboan azaltzen eta argitaratzen ditu bere erabakiak, jarduerak eta emaitzak bertan parte hartzen ez duten gobernuko eragileen eta gizarte zibilaren aurrean.
|
- Foro erregularrean maila altuko ordezkariak daude, erabakiak hartzeko agintaritza dutenak, foruak jarduteko eskumena ere baduela ziurtatze aldera (esaterako, OGPko harremanetarako puntua eskualde- edo herri-mailan).
|
Ekintza-plana garatzean
|
Informazioa hedatzea
|
- Gobernuak edo foro erregularrak ekintza-plana garatzeko prozesuaren berri ematen dute, OGPren webgunearen edo orriaren bidez, bai eta beste komunikabide batzuk erabilita ere, aurrerapen nahikoarekin. Jakinarazpenetan, halaber, kronograma bat jasotzen da, eta bertan azaltzen dira: funtsezkoak diren faseak eta datak; parte hartzeko aukerak (adibidez, bileren, ekitaldien, idatzizko kontsulten edo feedbacka emateko mekanismoen zehaztasunak); eta konpromisoak adosteko eta ekintza-plana amaitzeko erabakiak hartze aldera baliatutako prozesua.
|
- Gobernuak ekintza-planaren garapenean egondako aurrerapenei buruzko albisteak argitaratzen ditu OGPren webgunearen edo orriaren bidez (gutxienez hilean behin); horren barruan, ekitaldiei buruzko oharrak, konpromisoen zirriborroak eta esanguratsua izan daitekeen beste edozein datu argitaratzen da.
|
- Gobernuak herritarrek eta gizarte zibilak egindako ekarpenen deskribapena argitaratzen du, bai eta gobernuak OGPren webgunean edo orrian emandako erantzunak azaldu ere.
|
Elkarrizketarako eta elkarrekiko sorkuntzarako espazioak eta plataformak
|
- Gobernuak, foro erregularrak orientatuta, ekintza-plana garatzeko orduan parte hartzeko aukera ematen die interesa duten eragile guztiei (esaterako, herritarrei, gizarte zibileko erakundeei, gobernu-bulegoei, nazio azpiko gobernuei, parlamentuari, akademiari, sektore pribatuari eta abar).
|
- Gobernuak testuinguruaren informazioa ematen die (adibidez, gobernu irekiari, OGPri, ekintza-planaren irismenari eta garapen-prozesuari buruz) partaideei, jakinaren gainean egonda parte har dezaten. Informazioa OGPren webgunean edo orrian argitaratzen da, eta bilera eta ekitaldietan aurkezten da.
|
- Gobernuak edo foro erregularrak kontsulta-prozesurako egokia den metodologia garatzen dute. Metodologia horretan bilera irekiak eta lineako partaidetza uztartu behar dira, tokian tokiko testuinguruaren arabera, eskualde osoko taldeak inplikatu daitezen eta egokitzat jotzen den aldian egon dadin irekita.
|
- Gobernuak konpromisoen zirriborroei buruzko feedbacka argitaratzen eta biltzen du. Informazio hori hedatu egin behar da (OGPren webgunean edo orrian eta beste komunikabide batzuetan) eta erantzuteko aukera eskaini behar du (idatzizko erantzunak, lineako eztabaidak, inkestak, aurrezko aurreko bilerak eta urrutiko bilerak). Espazioa zabalik egon beharko da egokitzat jotzen den aldian (gutxienez bi astez).
|
Zereginak ezarri eta erabakiak hartzea, elkarlanean
|
- Foro erregularra maiz biltzen da (hilean gutxienez behin), eta ekintza-plana garatzeko prozesua eztabaidatu, adostu eta ikuskatzen du (adibidez, ekitaldien kopurua, kokapena eta formatua).
|
- Konpromisoak garatu bitartean, gobernuaren ordezkariek foro erregularreko beste kide batzuekin eztabaidatzen dituzte gobernuak konpromisoen arloan dituen lehentasunak, bai eta proposatutako konpromisoak eta gizarte zibilaren lehentasunak ezartzearen bideragarritasun politikoa ere.
|
- Konpromisoak idatzitakoan, gobernuaren ordezkariek foro erregularrarekin aztertzen dituzte horien gainean egindako oharrak eta egintza-planean sartuko diren konpromisoen azken zerrenda. Halaber, argi eta garbi azaltzen dituzte erabakiak hartzeko arrazoiak.
|
Ekintza-plana ezarri, kontrolatu eta ebaluatzean
|
Informazioa hedatzea
|
- Gobernuak OGPren webgunean edo orrian argitaratzen ditu konpromisoak ezartzeko orduan egondako aurrerapenari buruzko datu eguneratuak, erregulartasunez (gutxienez sei hilabetean behin); bertan jasotzen ditu, halaber, unerik esanguratsuenetan egondako aurrerapenak, atzerapenak egoteko arrazoiak (halakorik egon bada) eta hurrengo urratsak ere. Autoebaluazioko txostenaren osagarri da prozesu hori.
|
- Webgunean edo orrian funtzio bat ahalbidetu behar da, jendeak iruzkinak egin ditzan konpromisoetan egon diren aurrerapenen gainean.
|
Elkarrizketarako eta elkarrekiko sorkuntzarako espazioak eta plataformak
|
- Ekintza-planaren ezarpenari buruz gizarte zibilarekin gutxienez bi bilera ireki antolatzen ditu gobernuak (urtean bat).
|
- Gobernuak gobernuko beste erakunde batzuekin eta gainerako eragileekin partekatzen du IRMren txostena ikusteko lotura, eta jendaurrean egon bitartean egindako ekarpenak eskatzen ditu.
|
Zereginak ezarri eta erabakiak hartzea, elkarlanean
|
- Foro erregularrak ekintza-plana ezartzeko modua nola hobetu eztabaidatu eta kontrolatzen du.
|
- Gobernuak autoebaluazioaren txostena bidaltzen dio foro erregularrari, eta txostenaren edukiari buruzko iruzkinak eta feedbacka eskatzen ditu.
|